Genozidio Frankistaren biktima zuzenak izan ziren Kolpe Faxistaren kontrako erresistentzian parte hartu zuten 1931ko apirileko hauteskundeetan hautatutako Arrasateko zinegotziak.

Jesus Uranga Urrutia. Sozialista. UGTko militantea. Akusazio faltsuetan oinarritutako fartsa epaiketa baten ondoren fusilatu zuten.

Bernardo Gómez Otxoa, “Renteria”. Sozialista. UGTko militantea. Ebroko batailaren borrokan hil zuten.

Felipe Letona Mugika. Errepublikanoa. Ezker Errepublikako kidea. Heriotza zigorrera kondenatua eta konmutatua. Urteak igaro zituen kartzelan. Unión Cerrajeratik kaleratua eta herritik desterratua, Zumarragara joan behar izan zuen bizi eta lan egitera.

Eustasio Markaide Larrañaga. ANV eta Solidaridad de ObrerosVascos-eko kidea. Heriotza zigorrera kondenatua eta konmutatua. Urteak igaro zituen kartzelan. 11 urte geroago, berriz hartu zuten Unión Cerrajeran lanean.

Nicolás Uriarte Ceberio. EAJko kidea. Herriko alkatea zen altxamendu faxista gertatu zenean. Euskal Solidarioa. Gerrako elbarria. Erbestean egon zen (Baionan).

Cecilio Garro Arriola. Errepublikanoa. Udaletxeko Sereno Kaboa.Lanetik kaleratua izan zen.

Patricio Osinaga Urrutia. EAJko kidea. 5.000 pezetako isuna jarri zioten.

Intxorta 1937 kultur elkartea

bandera errepublikakoa udalean

Bandera errepublikakoa Arrasateko udaletxean