Ikerketa sakon eta luzeei, garaikidei eginiko elkarrizketa sakon eta trinkoak utzi zioten tokia. Unean, Garaik eta Oktubre Taldeak eginiko lana, islada gertatzen da inguruko pareko taldeen artean. Guztiak elkartzetik sortuko da egungo “Intxorta 1937 Kultur Elkartea”, haien jarraiakolan multzoa, materiale bilketa zein artxibokoak,… oinarrizko izango diralarik Deba Garaiari buruzko erakusketarako. Are gehiago, lekuko zuzenei eginiko elkarrizketa multzoak zein bildutako materialek, gure historia “ezezaguna” argitzeko balioko dutelakoan gaude.
Argazkian,Oktubre Taldeko kideak, Juan Ramon Garai ezkerraldean. Arrasaten Gerra Frankistari buruz antolaturiko lehen erakusketan.
Oharra: “Gerra Frankista deitzen diot zuzen eta zehatzena delako. Historian, bakoitzari berea.”