Matxinatu frankisten mendekua
Emilio Mola Vidalen tropa kolpistek 1936ko urriaren 4an Intxorta-Kanpazarreko frontean jasandako porrotaren ondoren, eta hiru egun geroago Gernikan lehen Eusko Jaurlaritza aldarrikatu ondoren, egun batzuk lehenago Madrilen onartutako Estatutuarekin batera, matxinatuen erantzuna mendekua izan zen. Gipuzkoako herri okupatu berrietan, apaizak ere libratu ez ziren jazarpen basati bat gertatu zen, hamahiru apaiz eta ehunka pertsona zibil erail zituzten 1936ko urrian eta azaroan. Horietako leku bat Hernani izan zen.
2022ko urriaren 22an, Hernaniko Udalak omenaldia egin die bere udalerrian eraildako pertsona zibilei. Jarraian datozen argazkiak Hibai Garairenak dira, hilerri horretan fusilatutako persona baten biloba.