Arrasate: Omenaldia egin zaie monolitoetan estatu kolpeak eta Frankismoaren errepresaliatu guztiei. Ondoren, komiki liburu berria aurkeztu dute Kulturaten. Isilune bat egin da ekitaldia baino lehen, eta ondoren Intxorta 1937k gidaturik, lore eskaintza egin zaie estatu kolpe faxistaren eta frankismoaren biktima guztiei,bertan egon dira EAJ, PSOE eta EH Bilduren zinegotziak ere.