Crónica del segundo de los cuatro actos de recuperación de la Memoria Histórica que se van a celebrar este mes, en Arrasate, junto a la exposición de Intxorta 1937 Kultur Elkartea y Aranzadi Zientzia Elkartea.

Durangoko Azokan egon nahi du, eta ibilbide historiko bat sortu, besteak beste.

Testua: G.L.H. / Irudiak: Ibilbide Tematikoa eta G.L.H. / 2010eko azaroak 18, osteguna

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak aurkezpena egin du gaur arratsaldean KulturAteko areto nagusian. Bertan bi ekimen aurkeztu ditu:
• Gerra Zibila Euskal Herrian izeneko Intxortako Ibilbide Tematikoa
• Gerra eta Errepresioa Elgetan izeneko DVDa, liburuxka batekin
Azpimarratzekoa da DVDa eta liburuxka Durangoko Azokan aurkeztu gura duela kultur elkarteak. DVDaren 500 ale publikatu gura dira, Durangon eta Elgetako Espaloian salgai jartzeko.

Liburuxkari dagokionez, lan horrek biltzen ditu Ibilbide Tematikoan azaltzen den informazio guztia, hain zuzen, Juan Ramon Garai, Josuren Mugerza eta Jesus Gutierrez historialariek lortutako informazioa.

Testuingurua kokatzeko, hitzaldian Julia Mongek, kultur elkarteko kide, gerra aurreko garaiak azaldu ditu.

Ondoren, Josuren Murgizuk, elkartekideak, Intxortan 1936an eta 1937an ejerzito frankistak egindako erasoak gogora ekarri ditu.

Besteak beste, Josuren Murgizuk jakitera eman du elkarteak bi ekimen dituela buruan. Batetik, triangelu turistiko bat Gernika-Eibar-Elgeta elkartzeko. Izan ere:
• Gernikan Bakerako Zentroa dago (gatazken soluziorako gune)
• Eibarren zentro bat egin gura da, gerraren eduki sozial eta politikoari lotua
• Elgetan Ibilbide Tematikoa dago (gerra eta errepresioa azaltzen dituena)
Bigarren asmoa da ibilbide bat sortzea, hain justu, Elgetako sektorean deitutakoan, hau da, Bergarako Angiozar auzoan hasita, Basalgora helduko litzatekeena.

Oraingoz asmo bat baino ez da, “baliabide faltagatik” eta“oraindik Mankomunitatearen babesa ez daukagulako”, adierazi du Josuren Mugerzak.