Ezer ez delako amaitzen diziplina anitzeko antzezlana azkena, bostgarrena eman dogu maiatzaren 22an (zapatua), 19:00etan, Gernikako Lizeo Antzokian.
OMENALDIA
Hasieran ikasleek omendu dituzte Euskal Gerrako Umeak bizi direnak:
Carlos Chorro Rodríguez, Bilbao
Alberto Amorrortu Etxabe, Lemoa
Casimira Castro Gómez, Bermeo
Polixene Argiarro Fernández Bermeo
Miren Tere Olaeta Torrezuri, Gernika
Cecilia Mintegia Zabalgogeascoa, Gernika
Kruzita Etxabe Garro, Gernika
Iñaki Astigarraga Uriarte, Otxandio
Antonio Martínez Fuentes, Arrigorriaga
Emilio Aperribai Icazuriagagoitia, Gernika
Clotilde Agirre Sagastume, Bilbao
Josefa Canibe Arnaiz, Bilbao.
Egiarekin Topaketa lamina bana eman diete. (Iñigo Arregirena)
Gernikako Elai Alai taldeko dantzariak eta Beñat Enbeita bertsolariak parte hartu dute.
IKUSKIZUNA
Ondoren Ezer ez delako amaitzen ikuskizuna izan da:
1936ko kolpe faxistaren ondoren, milaka haur euskaldun erbesteratu ziren. Haien istorioak, ordea, ez dira iraganeko orri itxiak: gaurko gazteen galdera, beldur eta ametsekin gurutzatzen dira.
Ezer ez delako amaitzen antzezlana multidiziplinarra da, Loraldia Eskola lerroaren baitan sortua, eta Euskal Herriko leku ezberdinetako bost ikastetxetako DBH eta Batxilergoko ikasleekin elkarlanean eraikia.
Antzerkia, musika eta mugimendua uztartuz, collage moduko pieza garaikide bat osatu dute ikasleek, haur erbesteratuen testigantzak eta gaur egungo gazteen begirada eszenatokian elkartuz.
Ikuskizunak memoria historikoa eta egungo errealitatea lotzen ditu, faxismoa, arrazakeria eta indarkeria berriro ager ez daitezen. Euskaraz sortutako lan kolektiboa da, publiko gazte eta helduarentzat egina, emozioa eta hausnarketa uztartzen dituena.
Antolaketa: Intxorta 1937 Kultur Elkartea
Ekoizpena: Loraldia
Gidoia eta zuzendaritza: Igor Martín de Vidales
Zuzendari laguntzaileak: Jaime Valverde eta Nerea Lizarralde
Egile koreografikoa: Lierni Varela
Ikastetxe parte-hartzaileak:
Iurretako Juan Orobiogoitia BHI: Laia Areitio, Amaiur Aresti, Enea Arza, Aya Boutaib, Iraia Briñas, Helene del Río, Anartz Esturo, Selene Francisco, Izei Irastorza, Iker Alessandro Magalhaes, Erika Marqués, Aner Oguiza, Miguel Romero de Dios, Haizea Uribarri, Ihintza Villanueva. Irakaslea: Lierni Varela
Zumarraga-Urretxuko JM Iparragirre BHI: June Peña, Miren Lopez, Vika Lesmes, Maddi Ramirez, Doua Lahrach, Kattin Oiartzabal, Naiara Mora, Josep Obando, Maialen Segurola, Maialen Arrizabalaga, Irati Mendiola, Soad Castro, Uxue Marcos, Nerea Callejo, Mariam Hadadi, Sara Haddadi, Nekane Maraña, Irati Tobar, Maier Iturri. Irakaslea: Haizea Moreno.
Duranako Ikasbidea IPI: Jone Larrañaga, Maialen Martínez de Murguia. Irakaslea: Ander Elizondo
Durangoko Fray Juan de Zumarraga BHI: Noa Apraiz, Libe Arana, Samba Djau, Uxue Gascon, Saadia Lamkhanter, June Larrañaga, Eva Martínez, Onintze Merin, Naia Mondina, Uzuri Pagai, Endika Soriano, Jacklin Dede Tetteh, Markel Unanue, Argiñe Uribarri, June Uribelarrea, Marina Urrejola. Irakalsea: Amaia Gorostiza
Bilboko Ibarrekolanda BHI: Markel Iragorri, Leire Omeñaca, Iratxe Larrea, Nahia Ruiz, Oier Linaza, Enara Garcia, Iker Uriarte, Agueda Roman, Eider Berrueco, Mara Espin, Aizeti Rotaetxe, Lur Kortabitarte, Maixa Bilbao, Aimar Perello, Amets Perea, Irati Escuredo, Maialen Martin, Noa Bellido, Alison Palomino, Maren Ibabe, Araitz Espinosa, Aran Irastorza, Paula Barrios, Emma Nicholson, June Cabello, Ariane Abajas, Itsaso Cano, Udane Villamor, Nahia Madariaga.