TAILERRAK Itsasmuseum Bilbao espazioan. 2026ko maiatzaren 9a
EUSKAL HAURREN ERBESTEKO ONDAREA
Intxorta 1937 kultur elkarteak (Juan Ramon Garai, Julia Monge) eta Mónica Jatok (Birminghameko Unibertsitateko katedraduna) zuzendutako bi tailer egin dira.
Goizean, 1936ko Kolpearen ondoren erbestea bizi izan zuten zortzi pertsona izan ditugu: 4 gizon eta lau emakume. Bakoitzak bere esperientzia kontatu ahal izan du. Berriki hildako Matutina Rodríguez gogoratu da. Eskerrik asko zuen eskuzabaltasunagatik.
Arratsaldean, ondorengoen txanda izan da, euren etxeetan memoriaren transmisioa nolakoa izan den partekatu dute.
Deialdia arrakastatsua izan da, izan ere, guztira 100 pertsona inguru bertaratu dira.
Itziar Bastarrika (argazkilaria) eta Jose Antonio Soto (erbestearen ondorengoa) arduratu dira ekitaldi osoa grabatzeaz eta grafikoki jasotzeaz.
Amaitzeko, Angelica Dass artistak argazkiak atera ahal izan dizkie parte hartu duten pertsonei eta ekarri dituzten objektuei.
Museoaren zuzendaritzak eta talde teknikoak emandako laguntza eskertzen dugu.
Urrats handia eman dugu espazio horretan bertan 2027ko maiatzaren 21ean inauguratuko dugun erakusketarako: Orratz Begia/El Ojo de la Aguja. Euskal haurren erbesteko ondarea, Judith Martínez Estrada artistarekin.