TERESA NADAL DÍAZ 1918an jaio zen Bilbon.

Medikuntzako ikaslea. 1936an, Bilboko zezen plazan jarritako ospitalean erizain boluntario lanak egiteko eman zuen izena. Iparraldeko Frontea erortzean Frantziara joan zen. Bartzelonara itzuli zen Armamentu idazkariordetzan lan egiteko. Gerra bukatzean, berriro erbesteratu behar izan zen. Lisle-sur-Tarnen bizi da.