MIRENTXU eta MIKELE AGIRRE ARISTIZABAL Iruñean jaioak 1936an.
Bizkiak, Lizarrako alkatea zen bere aita erail eta 34 egunetara jaio ziren. Kolpe militarren ondorioz, familia ezer gabe geratu zen. Memoriaren berreskurapenaren aldeko lanean aritu dira etengabean: Sartagudako parkearen sustatzaile gisa, Fusilatuen Senideen Elkarteko partaide izanik, omenaldietan parte hartuz eta euren bizipenak eskola ezberdinetan transmitituz.