MIREN CLEMENTE LOZARES 1943an jaio zen Tolosan.

JOCeko (Juventudes Obreras Católicas) militantea eta Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga S.A enpresako epaimahaikidea izan zen. 1967an aktiboki hartu zuen parte Hernanin lan aldarrikapenen alde burutu zen lehenengo greban. Zirikatzaile izateaz akusatua eta kaleratua izan zen. Ez bera ez bere lankideak ez zituzten berriz lanean hartu.