MARI CARMEN MORENO MARTINEZ (MAMEN) 1942an jaio zen Bilbon.
17 urterekin JOC-en sartu zen Uretamendiko emakumeei bere babesa emateko. 65. urtean hasi zen Firestonen lanean. Bertan etengabeko borroka jarraitu zuen emakumeek zituzten lan baldintzak hobetu nahian. Berdintasunaren borrokan aurreneko epaiketa irabazi zuten “lan berdinari soldata berdina” aldarrikatuz.