ELIXABETE GALARZA ZULUETA 1931n jaio zen Oñatin.

Frankismoak familia nazionalistei ezartzen zien zigorra sufritu zuen. Kartzela, kontzentrazio-eremuak, ile mozketak, pasio iraingarriak, depurazioa eta erbestea izan ziren bere aitak eta anai-arrebek jasan zuten zigorra. Guzti horren lekuko, barkatzen du baina ez du ahaztu nahi.