ANGELITA RODRÍGUEZ MORENTÍN 1934an jaio zen Lodosan.
Bi urte bete gabe zituen, uztailaren 19an ama atxilotu eta Lizarrako espetxera eraman zutenean. 1936ko Irailaren 7an, Amada Morentín, hiru hilabete eta erdiko haurdunaldian zegoela, Ibiriku udalerrian fusilatu zuten. Gorpua hobitik ateratzea lortu arren Justizia aldarrikatzen jarraitzen du.