INTXORTA 1937 KULTUR ELKARTEAREN IBILBIDEA

1986tik, kolpista faxistei aurre egin zieten pertsonen oroimena berreskuratzeko lanean ari gara. Harrezkero, liburu, dokumental, hitzaldi, erakusketa, ikerketa-lan eta omenaldi ugari egin ditugu.

  • 1986: Arrasaten Oktubre Taldea sortu zen, eta gure herrien memoria berreskuratzeko lanean hasi zen. 1. erakusketa Arrasaten.

  • 1987: Arrasate 1936 liburuaren argitalpena: Arrasate 1936. Una generación cortada. Gainera, fusilatutako 89 pertsonaren izenak jarri zituzten. (Administrazioaren laguntzarik gabe) .

  • 1998: Erakusketa Bergaran.

  • 2002-2004: Aranzadi taldearekin batera bi hobi errekuperatu ziren, bata Arrasaten eta bestea Elgetan.

  • 2003: Debagoieneko Fusilatuen Senideen Elkartearekin lankidetzan, Arrasaten monolitoa jarri zen Debagoieneko fusilatu eta desagertutako pertsona guztien izenekin (garai hartan 120 ziren), eta, aldi berean, omenaldi handia egin zitzaien.

  • 2005: Intxorta 1937 kultur elkartea sortu genuen Eibar, Arrasate, Bergara, Elgeta, Oñati eta Aretxabaletako memorialistekin batera.

  • 2006: Omenaldia monolitoaren aurrean Arrasaten. Oraindik bizirik zeuden fronteetan borrokatu zuten asko. Aipamen berezia egiten zaie historiak isilarazi dituen emakume guztiei.

  • 2007: Eusko Jaurlaritzak eta Elgetako Udalak “Intxortako Atea” eskultura jarri zuten Intxorta mendien magalean.

  • 2010: Elgetako Udalarekin lankidetzan, Memoria Historikoaren Interpretaziorako Zentroa ireki genuen Espaloian, baita Intxorta mendietan berreskuratutako lubakien ibilbidea ere. Aurten sortzen da gure argitaletxea.

  • 2012: Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataforma – Plataforma Vasca para la Querella contra los crímenes del franquismo elkartean sartu ginen. (Giza Eskubideen René Cassin saria hartu zuen elkarte honek 2015ean) .

  • 2013tik: 1937an Intxortan gertatutakoaren Herri Birsorkuntza antolatu dugu urteotan, eta Erresistentziaren Eguna Elgetan (Udalaren, memoria-taldeen eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin).

  • 2015: Bizirik atera ziren gudariei eta milizianoei omenaldia Elgetan. Hortik aurrera, Mauro Saravia argazkilariarekin elkarlanean hasi ginen AZKEN BATAILOIA erakusketarako.

  • 2016: 2016ko apirilaren 24a. Kolpe militar faxistari aurre egin zioten emakume erresistente eta errepresaliatuei eta diktaduran borrokatu eta eutsi zutenei omenaldia Elgetan.

  • 2017/2018: Emeek Emana erakusketak Euskadiko 17 udalerri zeharkatu zituen.

  • 2019: Arrasaten omenaldi handia egin zitzaien kolpe militarrak eta ondorengo diktadurak errepresaliatutako pertsona guztiei. Gainera, frankismoaren biktimen 6 izen berri gehitu dira (dagoen monolitoan). Memoria partekatu baterantz-Hacia una memoria compartida Arrasate 1936-1956: Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa liburua argitaratzen da, Arrasateko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundua.

  • 2020: Debagoieneko bailaran erbestea ikertzen ari ginen; izan ere, ehunka pertsona erbesteratu zituzten kolpe militarraren ondoren, eta Frantziara, Belgikara, Suitzara, Errusiara, Ingalaterrara… ihes egin behar izan zuten. Aurtengo apirilean Elgetan egitekoa zen omenaldia bertan behera geratu zen pandemiaren ondorioz.

  • 2021/2022: Hitzarmena sinatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin gerrako haurren proiektua Gipuzkoako lurralde historikora zabal dadin. Ikerketa-prozesua bukatutzat eman zen eta 2023ko martxoan omenaldi erraldoi bat egin zan Donostiako Kursalean. Ikerketa barruan 52 testigantza jaso genituen.

  • 2023: Egiarekin Topaketak lelopean aktibate ezberdinak eta omenaldi bat antolatu dugu. Azaroak 10, memoriaren egunean, Arrasateko Udalak gure lana eskertu eta azken hamarkadetan egindako lana aitortu du ekitaldi xume eta hunkigarri baten. Omenaldia egin zitzaien Donostiako Kursaalen gerrako haurrei. Oraindik bizi diren 117 pertsona bertaratu dira.

  • 2024: Erakusketa eta izen bereko liburu batean islatutako “Orratz-begia/El ojo de la aguja” proiektua kristalizatu da. 24/09/19an inauguratu zen Arrasaten. “Winnipeg ontzia Valparaisora iritsi zeneko 85. urteurreneko euskal ekimena” aurkezten da bi jarduera osagarrirekin: “Diario de a bordo. Cartografía interior” Cecilia Zabaletaren eskutik; eta “2000 del Winnipeg. Diario de a bordo” liburuaren bigarren edizioa. “Beste aldea. Gizona ez den hori ” dokumentala tutorizatzen dugu.

  • 2025: “Diario de a bordo. Cartografía interior” erakusketa Euskal Herrira ekarri dugu Bilboko Itsasmuseumera. Orratz-begia/El ojo de la aguja erakusketa ibiltaria egiten da (erakusketak Gernikan eta Zumaian) eta “Gerrako haurrak” proiektuaren jarraipena egiten da Bizkaia, Araba eta Nafarroako probintzietan.

  • 2026: Bizkaian, Araban eta Nafarroan “Gerrako haurrak” gaiari buruzko ikerketa sendotu egin da, hainbat talde memorialista eta erakunderen parte-hartzearekin. “Orratz-begia” erakusketa Andoainen eta Irunen. Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Loraldiak, Euskal Herriko bost ikastetxerekin elkarlanean, “Ezer ez delako amaitzen” aurkezten dute, memoria historikoa, transmisioa, kultur sorkuntza eta omenaldia uztartzen dituen proiektua. Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako gerrako haurrei omenaldia Gernikan. 1986-2026 Egiarekin Topaketak/Encu.entros con la verdad elkartearen urteurrena. Frankistak Debagoienan sartu zireneko 90. urteurrena. Debagoieneko udal guztiei omenaldia.

Emakumeen ekarpenak ikertzen dituen lanek aipatzen ditugu:

  • 2012: Arrasate 1936. Emakumea, gerra eta errepresioa. Ikusentzunezkoa. (XXXV. Lekeitioko EUSKAL ZINE BILERA 2. Saria) .

  • 2013: Teresa García maistra gogoratuz. Bere izena gehitzen da Arrasateko kale bati. (Ordurarte Teresaren senarra, Félix Arano maisuak soilik baitzeukan) . 2013ko ekainaren 6an, aho batez, Arrasateko Udalak, Intxortak egindako proposamena onartzen du.

  • 2015: Educación, memoria e historia de las mujeres vascas. Lecturas feministas. VV.AA. (2015) Liburua.

  • 2016: 63 emakumeen esperientziak, ibilbideak eta bizitza-istorioak jaso genituen. Euren aurpegiak, testigantzak eta biografiak Emeek Emana proiektuan agertzen dira. 2017an Gipuzkoako hainbat herritan aurkeztu zen eta Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako 17 herritan izan zen 2017/2018 ikasturtean.

  • 2018: 3M memoria: Gasteizko emakumeak 1976ko martxoaren 3ko sarraskian liburua argitaratu genuen. Bertan, gertakarien lekuko izan ziren emakumeen testigantzak jasotzen dira.

  • 2020: Aiert Zubigarairen Emakumeon Memoria 1937 Intxortatik Artxandara ekimena komikia koordinatu, aholkatu eta argitaratu genuen, gerran zeuden emakumeen oroimena lantzeko eta nabarmentzeko.

  • 2023: Mondragon Unibertsitateko (MU) 3 ikasleren ikasturte amaierako lana (GBL) tutorizatu genuen. Lan horren emaitza “BESTE ALDEA gizona ez den hori” dokumentala izan da.

  • 2025: Egiaren topaketen barruan Gutuna nire amandreari saioa antolatu genuen. Bertan Nati Roak, Hedoi Etxartek eta Maite Aristegik parte hartu zuten.