2007


INTXORTAKO ATEA eskulturaren aurkezpena


2007ko Urtarrilaren 25.

Argazkian, Juan Jose Aranguren –egilea- “Intxortako atea” eskultura aurkezten. Bertan emaniko mahai inguruan, egileak –maketa tarteko- Eskulturaren zergatia eta kokapena azaluko digu. Asensiomendi gainan biziko da, Asentzio ermitaren parean eta bertako trikuarriaren ondoan: Frankisten erasoen ardatza.
Juan Jose Arangurenek azaldu zigun lez: Artelanak zazpi metro paseko altuera izango du, eta metalez landua egongo da. Alde batetik, defendatzaileen adorea goretsiko du, bestetik ahantzi gura eta ezjakin nahiari idekiko zaien Atea ere izan nahi du.Oroimena, Jakin nahia eta Egiaren bilaketa leku.


Babeslea: Eusko Jaurlaritza.





ELGETAKO LEHIAK. Erakusketa.


2007ko Urtarrilaren 25a -Martxoa

Irudian, ezkerretik Koldo Azpeitia atxabaltarra, Eremuzaintza eta Lurralde Diputatua; Elgetako Alkatea, Patxi Basauri eta ondoan, lankide dugun Jesus Gutierrez eibartarra. IKE- Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Jesus Gutierrez eibartar Historialaria buru eta Eusko Jaurlaritzaren zein Diputazioa eta Elgetako Udalaren babesean, eta Bidasoako Historia Garaikideko Institutuaren laguntzagaz, Elgetako erakusketa burutuko du, antolaketa eta montaketaz IKE arduratuz. Elgetatik gertu dago Intxorta. Han izan ziren frankisten erasorik bortitzenak! Frankisten kontrako lehiaren 70 urteurrenaren aurrean, zer eginik ba zegoen: legalitatea -fatxista asaldatuen kontra- defenditu eta gerra pairatu zutenek, gorestea merezi zuten, gutxienez!
Martxoan ospatuko dute Elgetan zein Intxortan Frankisten erasoen 70 urteurrena, ekimen anitzeko programan. Omenaldian, Eibar eta Elgeta eremuek jasandako erasoei buruzko liburua aurkeztuko duelarik “Gutik”, Jesus Gutierrez kideak. Lan trinkoa eta eremu horrek jasandakoaz datu berri eta zehatzak dakazkigunak.


Irudian, ezkerretik lehena, Koldo Azpeitia aretxabaletarra -Eremuzaintza eta Lurralde Diputatua-, Patxi Basauri -Elgetako Alkatea-, eskuinean Jesus Gutierrez lankidea.

 

 


ELGETAko EREMUA: MAKETAREN BERRIKETA


2007ko Urtarrila

Maketak berez, “Elgeta eremua” irudikatzen du, 6m karratukoa osora, 36ko Urrian eta 37ko Apirilan egondako lehien kokapena zehaztuz. Ondo Bihurtuko bergararrek burutua, garatu berriz, ia bere osotasunean Hilario Manzanedo bertako kideak egina (ezkerreko argazkian). Ondo Bihurtuk ‘98ko maiatzean antolatutako “Bergara Gerra Zibilean” izenezko erakusketan, elementurik erakargarrienetariko bat gertatuz.
Urte batzuk geroago, erabilia izan zelarik “AHT-a” eraikitzeak inguru honetan zekartzan hondakinen nondik-norakoa azaltzeko. Berreskuratu ostean, gaur egun IKE-koek darraite berau berregiten. Gure nahia izanik maketa helburu didaktikoekin erabiltzekoa, gerra gertakizunak azaltzean, bai duen zehaztasunagatik zein eskala onean egina izanik, agertzen duen argitasunagatik. Inguruneko orografia, bi bandoen kokapenak eremuan, zein tropa-mugimenduak Sektorean argiki azaltzen dizkigulako.

 

 

 

 


JESUS GUTIERREZen “La Guerra civil en Eibar y Elgeta” liburuaren aurkezpena


2007ko Otsailaren 22

Lankide dugun Jesus Gutierrez Arosak eta otsailaren 22an, jaioterri duen Eibarren bere liburua “La Guerra civil en Eibar y Elgeta” aurkeztuko du; Martxoaren 22an berriz, Elgetan. Guzti hau, noski Intxortako lehien 70 urteurrenaren ospaketen barru. 330 orriez osaturik, argazki ugariez, gerlarien zein hildako, bolondres eta batailoien zerrenda ugari azalduko zaizkigu bertan. Ikerketa sakon eta luzearen ondorio den liburua. Oso ondo eginiko lana, Jesus Gutierrezen azkenengo hau. Edizioa, “Egoibarra” Komisioak eta Eibar zein Elgetako Udalek beren gain hartu zutelarik.

 

 

 

 


SALAKETA: ARABAR DIPUTATU GORENAren JARRERA SALATZEN DUTE

Frankismoaren Biktimek zein Euskal Herri osoko Oroimen Historikozko Elkarteek, ARABAKO DIPUTATU GORENAren jarrera salatzen dugu. Arabako Diputatu Gorena den Ramon Rabanerak -PP-koa- bere kontrako jarrera azaldu du Frankisten biktimei Oroitarria jartzeari dagokionez.
Naiz eta hala erabakita egon Arabako Batzar Orokorretan, 2005eko Irailaren 25eko plenoan. Honakoa bere argudioa: “Oroitarriak bi bandoetako arabarrak adieraztea nahiko nuke. Bando bateko zein bestekoek -horretan nago- fede onez jokatu zuten Trajedia nazional hartan”. Frankismoaren Biktima Elkarteek zein E.H.ko Memoria Historika Demokratika zein Antifatxista Elkarteek adierazpen hauek SALATZEN DITUGULARIK, Arabako DIPUTATU GORENARI zuzenketa PUBLIKOA ESKATUZ.

 

 

 


GERRA ZIBILARI BURUZKO EUSKAL HERRIKO DOKUMENTU ARTXIBOA


Lankide dugun Jesus Gutierrez Arosa eibartarrak, asmoa du “Euskalerrian Gerra ZibilarI buruzko Iturri Dokumental eta Bibliografikoen Gida” lantzen parte hartzekoa. Ikerketa, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko “Kultura Ondarearen Zuzendaritzak” eskaturik eta bere babesean eginik, EHU-ko Historia Katedradun den Jose Luis de la Granjak zuzenduko duena, asmo nagusitzat duelarik gai honi buruzko iturri dokumental eta bibliografikoak -egun, han-hemen barreiaturik daudenak- zein atzerrian barreiaturik ere daudenak, Gune berean biltzea. Gune hori Euskal Herrian legokeelarik.

 

 

 

 


“LAUAXETA” koordinadoraren aurkezpena.


MUNGIA, 2007ko URRIAREN 12a

“Lauaxeta” euskal poeta hilobiratuta dagoen herrian -frankistek Gasteizen afusilatua-, izen bereko Koordinadorak –hamaika talde eta frankisten biktima elkarteek osatua- bere aurkezpen publikoa egin zuen. Ostera elkartzen direlarik memoria historikoa berreskuratzen dabiltzan elkarteek, helburu berekin: indarrak batu, projektu eta gogoetak batuz, helburu berdinarekin: abiadan jartzekotan den “Memoria Historikoaren Legea” ukatu. Funtsean ez bait da “azken puntuko legea” beste, gerra ilegal hartako erasotuek -milaka-, zein asasinatu, desagertuak eta kalteak ahaztuz, den-denak diktadura frankista ilegalaren kaltetu ez beharrezko. 36-an LEGEZKO Gobernua ERREPUBLIKANOA zen! ERRET-familiak ihes egin zuelarik, Errepublikanoek bozetan gehiengoa atera ondoren. Franco berriz, -aurretiko bere jarrera kolpista medio- Kanarietan zegoen preso. Han prestatu zuelarik Estatu-Kolpea! (Mola, Sanjurjo eta besteek prestatu zioten kolpea, hari armadaren agintea emanez).

 

 

 


IRUÑEAKO UDAL BATZORDEAREN JARRERAren SALAKETA


Iruñeako Udal-Batzordeak ezetsi du 20 kaleen izenak aldatzea -den denak 1936ko Uztailaren 18ko kolpe militar frankistaren buruzagien izenez bataiatuak –hainbat buruzagi Frankistenak ezarriaz, ukatzen du bestetik, “Monumento a los Caídos” deusezteko eskaera. Yolanda Barcinak zuzentzen duen Udalak dioenez “Monumento de Navarra a sus Muertos en la Cruzadak” ez omen ditu adierazpen frankistak azaltzen. Naiz eta eraikin honen lur azpiko Kripta, 1936-ko Kolpe hartako buruzagi nabarmentsuen -Mola eta Sanjurjo kasuko- hilobi izan batetik, eta bestetik “Hermandad de Caballeros Voluntarios de la Cruz” delakoaren biltoki, azken hau “Gurutzada Nazionalaren Izpiritua eusteko” sortua izanik. Eraikinean nabarmenak dira Errejimen Frankistaren goraipamenak, bai erreferentzia arkitektoniko zein artistikoetan, eta denok dakigun lez Uztailaren 18aren ondoren, odol eta suaz inposatua izan zen Errejimen Nazional-Katolikoarenak.

 

 

 


JESUS GUTIERREZ: “LA GUERRA CIVIL EN EIBAR Y ELGETA” liburuaren aurkezpena. (2)

Lankide dugun Jesus Gutierrezek, Eibar zein Elgetako Udalen babesean editatu duen liburua aurkezten du, “Portalean” -Eibarko Kulturetxea. Areto Nagusia gainezka: “La Guerra Civil en Eibar y Elgeta” aurkezten, Jesusen alboan Eibar eta Elgetako Alkateak han daudelarik. Liburua aurkeztu ahala AGORTU zen, edizio osoa ! Egileak ere, ez zuen halakorik espero! Berriro aterako dute dendetan salgai 20 euroko prezioan. Entzuleen artean, bertan kontatutakoaren izandako lekuko ugari, zeinak naiz eta adinduak izan, interes biziaz jarraituko dituzten Gutiren azalpenak. Honetaz at, Jesus Gutierrezek asmotan du II. Errepublikari buruzko hitzaldi sorta baten partaide izatekoa. Irungo Nikolas Gerendain elkarte errepublikanoak antolatua, aurtengo martxo-apirilean.

(2) Oharra: aipatzen duk, Juan Ramon lehenxeago -Gutiren bibliografia aipatzean eta Eibarko aurkezpenean- beste aurkezpena egingo zela Elgetan, azken hau duk akaso? Dena den, azken honetan ez duk aurkezpenaren datarik ematen, eta holako datuak garrantzitsuak dituk holako izkribu biografiko-historikoetan. Elgatakoak zerbait gehiago merezi luke…Hurrengorarte! Osasuna eta Askatasuna!