Estatutoak

LEHENENGO KAPITULUA IZENA

1. artikulua.- Irabazi-asmorik gabeko INTXORTA 1937 KULTUR ELKARTEA izeneko elkartea osatu da, elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan eta Eusko Legebiltzarrak onartutako otsailaren 12ko 3/1988 Elkarteen Legean ezarritakoen arabera eta Euskadiko Autonomia Estatutuaren 9 eta 10.13 artikuluetan azaltzen denarekin bat etorriz.

Aipatutako elkarteak honako araubidea izango du: Elkarteen Legea, estatutu hauek berak (Legearen aurkakoak ez badira), bere Zuzendaritza Batzordeak behar bezala hartutako erabakiak (Legearen edota estatutuen aurkakoak ez badira) eta Eusko Jaurlaritzak xedatzen dituen arauak (azken hauek osagarri besterik ez dira izango).
ELKARTEAREN HELBURUAK

2. artikulua.- Elkarte honen helburuak honako hauek dira:
A) Memoria historikoaren berreskurapena.
Ezinbestekoa da iraganaren berri izatea, oraina ulertu eta etorkizuna eraikitzeko.
B) Artearen ezagutza eta hedapena, sormena, zientzia eta zabalkuntza edozein mailatan. Herri kultura suspertu, erarik zabalenean ulertuz, herriaren protagonismo sozial eta kulturala lortzeko

XXI. mendeak, aurrekoan konpondu gabeko zenbait arazo larri utzi dizkigu. Baina arlo zientifiko zein teknologikoan, aurrerapen handiak ere utziz. Aurrerapen hauei esker, aldaketa eta handiak ikus ditzazkegun arren zalantza asko sortarazten ditu.
Kultura aldaketa handi bat izan dugu. Inoiz baino gehiago globalizatu da pentsatu eta ekiteko modua. Globalizazioa, munduan zehar ari da hedatzen mugarik gabeko informazioa bailitza, baina, bizitzaren arlo guztietako ideien estandarizazioa eta sinplifikazioa eskutatzen duen prozesu baten aurrean besterik ez gaude. Pentsamendu bakar batek, erronka guztiei eramtzuna emateko nahiak, totalitarismo berri baten izana berpisten du .
Era berean, pentsamendu kritikoa krisian da. Pentsamendu hau zalantza, eta erantzuteko gaitasun urria duen pentsamentua bada ere, ahazkorra eta zalantzaz betetakoa da. Honi guztiari, komunikabideen eta iritzien kontzentrazioa gehitu behar zaio eta hauek duten gaitasuna errealitatearen itxura eraldatzeko.
Kontestu hontan, ezinbestekoa da eztabaidatu eta hitz egiteko elkarteak sortzea, bertan jendeak, pentsatzen duena esateaz gain aldaketetarako proposamenak egin ditzan. Elkarte independienteak,- erlijio eta politikarekin loturarik gabekoak-,pluralak eta demokratikoak, bertan partaideek hitz egin eta bide berriak proposatu ditzaten.
Horrela sortzen da “Intxorta 1937 Kultur Elkartea”, independentzia, aniztasuna eta demokrazian oinarritutako printzipioak mantenduz. Elkartea, eztabaida eta ikerkunza gunea izateko asmoarekin sortu da, eta bere helburu nagusia bizi dugun errealitatearen berri gizarte guztiari ahalik eta zabalen ematea da. “Intxorta 1937 Kultur Elkartea”k garrantzi berezia ematen dio honako ekitaldiak antolatzeari:.
Gipuzkoa, eta Debarroan gure historia ikertu eta berreskuratzea. Gerra Zibiletik eta frankismoaren aurkako mugimendu klandestinotik hasita. Debarroko eskualdeetako herri guztietakoak Debatik Gatzaraino.
Helburu horiek lortzeko honako ekintza hauek eramango dira aurrera, ezarritako legezko baldintzak bete ondoren: Antolatuko ditugun ekintzak, honako hauek izango dira urtero-urtero: batzarrak, hitzaldiak, mahai inguruak, eztabaida guneak, argazki erakusketa edo dokumentalak, ikerketa historikoen inguruko jardunaldi monografikoak, poesia emanaldiak, argitalpenak, omenaldiak,

Aurreko idatz-zatian azaldutako jarduerak gorabehera, Elkarteak, bere xedeak betetzeko, honako hauek egin ahalko ditu:

o Bere helburuak betetzeko edo horretarako baliabideak biltzeko era guztietako jarduera ekonomikoak gauzatzea.
o Era guztietako ondasunak eskuratu eta eduki, eta mota guztietako egintzak eta hitzarmenak egitea.
o Nolanahiko ekintzak burutzea, betiere legeekin eta bere estatutuekin bat etortzekotan.

SOZIETATE EGOITZA

3. artikulua.- Elkarte honen helbide nagusia honakoa izango da: Ozaeta Kalea - 1 Azpia, Bergara 20570.
Elkarteak, horretaz gain, beste egoitzarik eduki dezake Autonomia Erkidegoan, Batzar Orokor Bereziak horrela erabakiz gero. Elkartearen egoitza nagusia edo elkartearen beste egoitzaren bat tokiz aldatzeko erabakia Zuzendaritza Batzordeak hartuko du, eta horrek Elkarteen Erregistroari helbide berria jakinaraziko dio.
LURRALDE EREMUA

4. artikulua.- Elkarte honen ekintzak, honako lurralde-eremu honetan gauzatuko dira nagusiki:
Gipuzkoa eta Debarroko herrialdetan.

IRAUPENA ETA DEMOKRAZIA-ARAUA

5. artikulua.- Elkartea betirako eratzen da. Ohiz kanpoko Batzar Orokor Bereziaren erabaki bidez baino ezingo da desegin, VI. kapituluan esaten den bezala, edo legeetan jasotako arrazoiren batengatik.

Elkartearen funtzionamendua eta barne-antolamendua demokratikoak izan beharko dira, eta pluraltasuna erabat errespetatu beharko da. Erabat deusezak izango dira elkartzeko oinarrizko eskubidearen alderdietako edozein betetzen ez duten hitzarmenak, estatutu-xedapenak eta erabakiak.

BIGARREN KAPITULUA

ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIO ORGANOAK

6. artikulua.- Kide anitzeko honako organo hauek izango dira Elkartearen Zuzendaritza eta administrazioaren arduradunak:

o Bazkideen Batzar Orokorra, organo goren gisa.
o Zuzendaritza Batzordea, kide anitzeko zuzendaritza-organo iraunkorra.
BATZAR OROKORRA

7. artikulua.- Bazkide guztiek osatzen duten Batzar Orokorraren bidez adieraziko dira bazkideen nahiak.

Batzar Orokorraren eskumenak:

a) Elkartearen jarduerako plan orokorra onartzea.
b) Urteko kontuak eta hurrengo urteko aurrekontua aztertu eta onartzea.
c) Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onartzea.
d) Zuzendaritza Batzordeko kideak hautatzea.
e) Kuota arruntak nahiz aparteko kuotak ezartzea.
f) Estatutuak aldatzea.
g) Elkartea desegitea.
h) Beste elkarte batzuekin batera federazioak eta konfederazioak osatzea, edota horietako batzuk uztea.
i) Ondasunak xedatu edo besterentzea.
j) Ordezkaritza organoetako kideen ordainsariak adostea, hala dagokionean.
k) Beste sozietate-organoren bati esleitu gabeko beste edozein eskumen.

8. artikulua.- Batzar Orokorrak ohizko bilerak eta bilera bereziak egingo ditu.

9. artikulua.- Ohizko bilera egiteko deia gutxienez urtean behin egin beharko da: laugarren hiruhilekoan izango da, 7. artikuluko a) b) eta c) letretan zehaztutako erabakiak hartze aldera.

10. artikulua.- Batzar Orokorra Zuzendaritza Batzordeak erabakitakoan bilduko da bilkura berezian, bere kabuz edota bazkideen %20(e)k eskatuta. Bilkura eskatzeko arrazoiak eta helburuak azaldu beharko dituzte. Dena den, honako gaiak aztertzeko eta erabakitzeko bilera egin beharko da:

a) Estatutuak aldatzea.
b) Elkartea desegitea.

11. artikulua.- Batzar Orokorretarako deialdiak idatziz egin behar dira, eta bilerak egingo diren tokia, eguna eta ordua adierazi beharko dira, bai eta gai-zerrenda ere, eztabaidatuko diren gaien aipamen zehatzarekin. Deialdia egiten denetik lehenengo deialdiko batzarra egiteko jarritako egunera bitartean gutxienez hamabost egun izan beharko dira. Hala badagokio, bigarren deialdiaren data eta ordua adieraz daitezke; dena dela, deialdi batetik bestera gutxienez ordubeteko tartea utzi behar da.

Batzar Orokorrak, nahiz ohikoak nahiz ohizkanpokoak, lehenengo deialdian balioz eratuta geratuko dira botoa emateko eskubidea duten elkartekideen herena bertaratzen bada; eta bigarren deialdian, botoa emateko eskubidea duten elkartekideen kopurua edozein dela ere.

12. artikulua.- Batzar Orokorraren erabakiak bertaratuen nahiz ordezkatuen gehiengo sinplez hartuko dira, baiezko botoak ezezkoak baino gehiago direnean. Hala ere, bertaratuen edo ordezkatuen gehiengo kualifikatua (baiezko botoak baliozko botoen erdia baino gehiago badira) beharko dute elkartea desegiteari, estatutuen aldaketei, ondasunen antolamenduari edo besterentzeei eta ordezkaritza-organoko kideen ordainketei buruzko erabakiek.

13. artikulua.- Bazkideek beste edozein bazkideren gain utzi dezakete beraien ordezkotza Batzar Orokorretan parte hartzeko. Ordezkotza hori, idatziz egin beharko da, eta Batzarreko idazkariari eman bilera baino 24 ordu lehenago. Elkartearen egoitza dagoen herrian bizi ez diren bazkideek ordezkotza beste baten esku uzteko adierazten duen agiria postaz bidali dezakete.
ZUZENDARITZA BATZORDEA

14. artikulua.- Zuzendaritza Batzordea elkartearen interesak kudeatu eta ordezkatzen dituen organoa da, Batzar Orokorraren xedapen eta arteztarauei jarraikiz. Elkartekideek baino ezingo dute osatu ordezkaritza-organoa.

Zuzendaritza Batzordea honako hauek osatuko dute:Presidentea, Presidentea ordea, Idazkaria, Diruzaina, eta bi Bokalak
Gutxienez hilebetero bildu beharko dute, eta elkartearen ekintzak bideratzeko beharrezkoa den hainbat alditan.

15. artikulua.- Zuzendaritza Batzordeko kideren bat bilera horietara hiru aldiz jarraian, edo, aldizka, sei aldiz ez bada joaten, dagokion kargua utzi egin beharko du, hutsegite horiek ez baditu arrazoitzen.

16. artikulua.- Batzar Orokorrak hautatuko ditu Zuzendaritza Batzordeko kargudunak, eta lau urterako izango dira Batzordeak berariaz ezeztatu ezean, eta behin eta berriro hautatu ahal izango dira.

Kargu horiek bi urtetik behin %50ean berrituko dira.

17. artikulua.- Zuzendaritza Batzordekide izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Adinduna izatea, eskubide zibil guztien jabe izatea, eta indarrean den legedian ezarritako bateraezintasun-arrazoirik ez izatea.
b) Estatutuetan esaten den eran izendatua izatea.
c) Elkarteko bazkide izatea.

18. artikulua.- Zuzendaritza Batzordekide kargua, Batzar Orokorrak izendatu ostean, onartutakoan edo jabetzerakoan hartuko da .

Dena den, Batzar Orokorrak egun-sariak eta gastuak ordaintzea erabaki dezake.

19. artikulua.- Zuzendaritza Batzordeko kideek honako kasu hauetan utziko dituzte karguak:

a) Agintealdia bukatzen denean.
b) Dimititzen dutenean.
c) Bazkide izateari uzten dionean, edo kargurako ezintasun-arrazoiak dituenean.
d) Batzar Orokorrak kargugabetzea erabakiz gero, estatutu hauetako 16. artikuluan jarritakoaren arabera.
e) Heriotza.

“a)” puntuan agertzen dena baldin bada kargua uzteko arrazoia, Zuzendaritza Batzordeko kideek jarduneko egoeran jarraitu beharko dute lehenengo Batzar Orokorra egin arte. Batzar horrek aukeratuko ditu kargudun berriak.

b), c), d) eta e) puntuetan agertzen dena baldin bada arrazoia, Zuzendaritza Batzordeak berak hutsik gelditutako kargua betetzeko norbait behin-behingoz izendatuko du eta Batzar Orokorrak erabakiko du izendapena onetsi ala ezestea. Ezesten bada, dagokion izendapena egingo da.

Batzorde honen osaeran gertatutako aldaketa guztien berri emango zaio Elkarteen Erregistroari.

20. artikulua.- Honako hauek dira Zuzendaritza Batzordearen funtzioak:

a) Elkartearen ohiko kudeaketaz arduratzea, Batzar Orokorraren jarraibideen arabera eta haren kontrolpean.
b) Elkarteak aurrera eramango dituen ekintzen egitaraua egitea.
c) Gastu eta sarreren urteko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera-orria Batzar Orokorrari, onar ditzan, aurkeztea.
d) Batzar Orokorraren bileretako aztergai-zerrenda egitea, eta Batzar Orokor berezi zein ohikoen deialdiak erabakitzea.
e) Bazkideek egiten dituzten proposamen eta iradokizunei erantzutea eta dagozkien neurriak hartzea.
f) Estatutu hauetan jasotzen diren aginduak interpretatzea eta haietako hutsuneak betetzea, betiere elkarteen inguruan indarrean diren legeei jarraikiz.
g) Batzar Orokorrak berariazko erabaki bidez ematen dizkion eskumenak gauzatzea, betiere ez badira bere eskumen esklusibokoak.

21. artikulua.- Zuzendaritza Batzordeak, presidenteak eta, hala badagokio, presidenteordeak erabakitako bakoitzean egingo ditu bilerak, euren kabuz nahiz batzordekideren batek eskatuta. Bileraren buru presidentea izango da, edo, bertan ez balego, presidenteordea. Biak falta badira, berriz, batzordekide zaharrena.

Batzordeak hartutako erabakiak baliozkoak izateko, biltzen diren batzordekideen gehiengoak onartu beharko ditu. Horretarako, gutxienez batzordekideen kopuruaren erdiak egon beharko du Batzarrean.

Idazkariak bilera-aktak egingo ditu. Agiri horiek dagokien liburuan jasoko dira idatziz.
PERTSONA BAKARREKO ORGANOAK
PRESIDENTEA

22. artikulua.- Presidenteak elkartearen legezko ordezkaritza hartzen du. Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak hartutako erabakiak aurrera eramango ditu. Era berean, aipaturiko bi sail horien presidente izango da.

23. artikulua.- Presidenteari egokituko zaizkio hurrengo ahalmenak:

a) Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak egiten dituzten bileren deiak egitea; bilerak bukatutzat ematea; bileretan sortzen diren eztabaidak zuzentzea; eta boto-berdinketa gertatuz gero, boto ebazleaz erabakitzea.
b) Elkartearen ekintzen egitasmoa Zuzendaritza Batzordeari proposatzea, eta aldi berean, elkartearen zereginak bultzatu eta zuzentzea.
c) Balioz erabakitako ordainketak egiteko agintzea.
d) Sortu daitezkeen premiazko arazoak konpontzea, eta Zuzendaritza Batzordeari lehenengo bilkuran horien berri ematea.
e) Batzar Orokorrak berariazko erabaki bidez ematen dizkion eskumenak gauzatzea, betiere ez badira haren eskumen esklusibokoak.
PRESIDENTEORDEA

24. artikulua.- Presidenteordeak presidenteari lagunduko dio, eta, presidenteak aldi baterako ezintasuna daukanean, ordezkatu egingo du. Era berean, presidenteak berariaz emandako ahalmen guztiak izango ditu.

IDAZKARIA

25. artikulua.- Idazkariari dagokio, zehazki, elkartean sartzeko eskabideak hartu eta bideratzea, fitxategia eta Bazkideen Erregistro Liburua zaintzea, eta Akta Liburuaren zaintzaren eta idazketaren ardura izatea.

Era berean, elkarteen arloan indarrean dauden legezko erabakiak bete daitezen arduratuko da, Erakundearen agiri ofizialak zainduz, elkarteko liburuen eta agirien edukia egiaztatuz eta Zuzendaritza Batzordearen hautaketari eta elkartearen egoitza aldatzeari buruzko beharrezko jakinerazpenak dagokion agintaritzarengana bideratuz.
DIRUZAINA

26. artikulua.- Egindako sarrera eta ordainketen berri emango du diruzainak, eta diru-sarrera eta gastuen urteroko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera ere jakinaraziko du. Guzti horiek Zuzendaritza Batzordearen aurrean aurkeztu behar dira, eta honek Batzar Orokorrari, onartu ditzan.

HIRUGARREN KAPITULUA

BAZKIDEAK: ONARPEN BIDEAK, BALDINTZAK ETA MAILAK

27. artikulua.- Elkartekide izan nahi eta honako baldintza hauek betetzen dituzten guztiek izan daitezke Elkarteko bazkide: Elkartearen helburuekin bat etortzea. Elkartearen parte hartu nahi izatea, , adin nagusikoa izatea edo adin txikikoa emanzipatua edo adin txikikoa emanzipatu gabea halako pertsonek emandako agiriaren baimenarekin.

28. artikulua.- Elkartean sartu nahi duenak idatziz aurkeztu beharko du bere eskabidea. Idatzi hori bi bazkidek izenpetuko dute eta presidenteari zuzenduko zaio. Presidenteak horren berri Zuzendaritza Batzordeari emango dio, eta horrek erabakiko du eskabidea egin duena elkartean onartu ala ez. Dena den, gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Batzar Orokorraren aurrean.

29. artikulua.- Batzar Orokorraren erabakiz, elkarteak Ohorezko Bazkide izendatu ahal izango ditu bazkide izateko baldintza guztiak bete arren elkartearen helburuak betetzeko bertaratu ezin diren pertsonak. Bazkide horiek ohorezkoak dira soilik, eta beraz, ez dira legezko bazkide, ez dute elkarteko zuzendaritza eta administrazioko gobernu-organoetan parte hartzeko eskubiderik, ez eta inongo betebeharrik ere.
BAZKIDEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

30. artikulua.- Elkartekide guztiek honako eskubide hauek dituzte:

1) Elkarteei buruzko Legearen edo estatutuen kontrako erabaki eta jarduteak inpugnatzea, aurkatutako erabakiaren edukia ezagutu edo ezagutzeko aukera izan duen egunetik hasi eta 40 egun naturaleko epean.
2) Elkartearen gobernu- eta ordezkaritza-organoen osaerari, elkartearen kontu-egoerari eta haren jarduerei buruzko informazioa jasotzea.
3) Elkarteko beste bazkideen nortasuna, diru-sarrera eta gastu-kontuen egoera, eta elkartearen ekintzen garapenaren berri uneoro jakitea.
4) Batzar orokorretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea erabiltzea, eta eskubide hori beste bazkideren baten esku utzi ahal izatea.
5) Elkarteko estatutu hauen arabera, elkarteko zuzendaritza-organoetan parte hartzea eta organo horietarako hautagai nahiz hautesle izatekoa.
6) Indarrean diren legeetan zehaztutako bazkide-zerrendan agertzea, eta elkartearen ikurra, baldin badu behintzat, erabiltzea.
7) Estatutuen eta, egonez gero, barne-araudiaren ale bana edukitzea, eta zuzendaritza-organoei eskakizunak eta kexak aurkeztea.
8- Elkartearen talde-ekintzetan parte hartzea, eta bazkideen erabilerako gauzak erabiltzea (liburutegiak, elkartearen egoitza, eta abar). Zuzendaritza Batzordeak, kasuan kasu, erabakitako moduan.
9) Zigortze-neurriak hartu baino lehen, bazkideak idatziz adierazitakoa kontutan hartzea eta neurri horiek hartzea eragin duten arrazoiei buruz azalpenak jasotzea. Neurri horiek hartzeko arrazoiak bazkideei dagozkien betebeharrak ez betetzean oinarritu daitezke soilik.
10) Bazkide bat bere borondatez elkartetik irtengo balu, Elkartea sortzeko eta eratzeko jarritako dirua jasotzeko eskubidea izango du, kuota arruntetatik aparte.

31. artikulua.- Bazkideen betebeharrak honako hauek dira:

a) Elkartearen helburuak gauzatzeko lankidetza aktiboa ematea.
b) Batzar Orokorrak ezarritako bazkide-sariak, derramak eta bestelako ekarpenak ordaintzea, gastuak ordaintzeko.
c) Estatutu hauek eta elkartearen zuzendaritza-organoek balioz hartutako erabakiak bete eta horiei men egitea.
ZIGOR-ARAUAK

32. artikulua.- Estatutuak edo Batzar Orokorrak nahiz Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakiak behin eta berriz hausteagatik Zuzendaritza Batzordeak bazkideak zigortu ahal izango ditu.

15 egunetik hilabetea bitarte eskubideak kentzetik elkartetik betirako egozterainokoa izan daiteke zigorra, betiere 34. artikulutik eta 37.a bitartekoetan jasotakoaren arabera.

Ondorio horietarako, presidenteak zigorgarri izan daitezkeen jokabideak aztertzeko ikerketa egiteko erabakia hartu ahal izango du. Ikerketa horiek Idazkaritzak eramango ditu aurrera, eta Zuzendaritza Batzordeari neurri egokiak hartzeko proposatuko dio. Zigorra ezartzeko ahalmena Zuzendaritza Batzordeak izango du, eta zigorra ezarri aurretik interesatuak adierazitakoa kontutan hartu beharko da.

Erabaki horren arrazoiak emango dira beti, eta haren aurkako errekurtsoa jarri ahal izango da Batzar Orokorraren aurrean, 30.1 artikuluan zehaztutako ekintzen kalterik gabe.
BAZKIDETZA GALTZEA

33. artikulua.- Bazkidetza honako kasu hauetan galduko da:

1. Heriotza (edo desegitea, pertsona juridikoen kasuan).
2. Bazkidea nahita aldentzea
3. Zuzendaritza Batzordeak erabakitako zigorra dela eta, honako kasu hauetan: Estatutuotatik eratorritako betebeharrak eta Batzar Orokorrak eta Zuzendaritza Batzordeak balioz hartutako erabakietan ezarritako betebeharrak nahita eta larriki haustea behin eta berriro.

34. artikulua.- Bazkideren bat 33.3. artikuluan zehaztutako kasuetako edozeinetan bada, presidenteak agindu diezaioke idazkariari, gertaeren berri izatearren, aurretiazko eginbide batzuk egin ditzan. Eginbide horiek ikusita, presidenteak ekintza bertan behera uztea edo edota zigor-espedienteari hasiera ematea erabaki dezake

35. artikulua.- 33.3. artikuluan zehaztutako kasuetako edozeinengatik zigor-espedientea hasten bada, idazkariak, egintzak egiaztatu ondoren, idatzi bat bidaliko dio dagokionari, leporatzen zaizkion salaketen berri emateko. Salaketa horiei erantzuteko, bere aldeko arrazoiak azaldu ahal izango ditu 15 eguneko epean. Epe hori amaituta, edonola ere, Zuzendaritza Batzordeko lehenengo bilkurara eramango da kasua, eta bertan hartuko da erabaki egokia. Horretarako Batzarkideetatik 2/3ko quoruma behar izango da.

Elkartetik kanporatzeko erabakia interesatuari jakinaraziko zaio eta, era berean, hurrengo Batzar Orokor Berezian errekurtsoa aurkez dezakeela azalduko zaio. Batzar horretarako deirik ez bada egiten hiru hilabeteren barruan, errekurtso hori nahikoa izango da batzarra egiteko. Bien bitartean, Zuzendaritza Batzordeak dagokionari bazkide-eskubideak kentzea erabaki ahal izango du, eta Zuzendaritza Batzordeko kide bada, kargu hori utzarazi beharko dio.

Kanporatzeko espedientea Batzar Orokorrari aurkeztuz gero, idazkariak espedientearen laburpena egingo du, Zuzendaritza Batzordeak interesatuak aurkeztutako idatziaren eta egintzen berri zehatza Batzar Orokorrari eman ahal izateko, azken horrek dagokion erabakia har dezan.

36. artikulua.- Kanporatze-erabakia -betiere arrazoiak emanda<, dagokionari jakinaraziko zaio eta horrek, eskubideaz baliatuz, auzitegietara jo ahal izango du; bere ustez, erabakia legearen edo estatutuen aurkakoa dela jotzen badu.
br />
37. artikulua.- Bazkideren bati kanporaketaren berri ematerakoan -berak nahi izanda edo zigorra ezarri zaiolako< bete gabe dituen betebeharrak betetzeko eskatuko zaio, hala badagokio.
br />

LAUGARREN KAPITULUA

SORTZE-ONDAREA ETA AURREKONTU-ARAUAK

38. artikulua.- Elkarteak ez du sorrerako ondasunik.

39. artikulua.- Elkarteak, bere ekintzak aurrera eramateko, honako diru-baliabide hauek aurreikusten ditu:

a) Zuzendaritza Batzordeak ezarritako sarrera-kuotak.
b) Zuzendaritza Batzordeak erabakitako aldizkako kuotak.
c) Elkarteak dauzkan ondasun eta eskubideetatik ateratzen dituen ekoizpenak. Baita legez jaso ditzakeen diru-laguntzak, ondareak eta dohaintzak ere.
d) Estatutuen helburuak kontutan harturik, Zuzendaritza Batzordeak erabakitako ekintza bidezkoek dakartzaten irabaziak, betiere estatutu hauetan jasotako helburuen esparruan.

Elkarte- eta ekonomia-ekitaldia urtekoa izango da, eta urte bakoitzeko Abendua)ren 31(a)n itxiko da.

Elkarteak, jarduera ekonomikoak (zerbitzuak ematea barne) gauzatuta, lortzen dituen irabaziak haren helburuak betetzeko baino ez dira erabili beharko. Inola ere ezingo dira elkartekideen artean banatu, ez eta haien ezkontideekin edota haiekin antzeko afektibitate-erlazioan bizi diren pertsonekin ere, ez eta haien senideekin ere. Ezingo zaizkio, halaber, mozkina irabazteko asmoa duten pertsona juridiko edo fisikoei doan laga.

BOSGARREN KAPITULUA

ESTATUTUEN ALDAKETA

40. artikulua.- Estatutuen aldaketa bazkideen Batzar Orokorrean erabaki behar da, bai bere ekimenez, bai bazkideen % 2/3ak eskatuta; Batzar Orokorrak xede horrekin deitua izan behar du. Dena den, bi kasuetan Zuzendaritza Batzordeak hiru bazkidek osatutako batzorde-txostengile bat izendatuko du, aldaketa-egitasmoa idazteko. Egitasmo hori Zuzendaritza Batzordeak ezarritako jarraibideen arabera egingo da, eta Batzorde berak jarriko du egitasmoa amaitzeko epea.

41. artikulua.- Aldaketa-egitasmoa epe barruan idatzi eta gero, presidenteak hurrengo Zuzendaritza Batzordearen aztergai-zerrendan sartuko du. Batzorde horrek egitasmoa onartu, edo, berriz ere, lantaldeari itzuliko dio, atzera ere aztertzeko.

Egitasmoa onartuz gero, Zuzendaritza Batzordeak hurrengo Batzar Orokor Bereziaren aztergai-zerrendan sartzea erabakiko du, edo horretarako propio egingo du Batzar Orokorrerako deia.

42. artikulua.- Batzarrerako deiarekin batera, estatutuen aldaketen testua bidaliko da, bazkideek egoki iruditzen zaizkien zuzenketak Idazkaritzan aurkeztu ahal izateko. Zuzenketa-proposamenen hori Batzar Orokorrari emango zaio, betiere batzarra egin baino zortzi egun lehenago Idazkaritzan jaso badira.

Zuzenketak banaka nahiz taldeka egin daitezke. Idatziz egin beharko dira, eta beste testu-aukera bat izan beharko dute. Zuzenketak bozkatu ostean, Batzar Orokorrak estatutuak aldatzeko Erabakia hartuko du, eta Elkarteen Erregistroan sartzen denetik aurrera baino ez du eragina izango hirugarrenengan.

SEIGARREN KAPITULUA

ELKARTEA DESEGITEA ETA ELKARTE-ONDAREAREN ZERTARAKOA

43. artikulua.- Elkartea desegingo da:

1. Honako arrazoiengatik:
2. Bazkideek nahi dutelako. Nahi hori horretarako bildutako Batzar Orokorrean azaldu beharko da, eta bertan daudenen gehiengoaren botoak jaso beharko ditu.
3. Kode Zibileko 39. kapituluan azaltzen diren arrazoiengatik.
4. Epai judizial bidez.

44. artikulua.- Elkartea deseginez gero, erabakia hartu duen Batzar Orokorrak Kitapen-Batzordea izendatuko du. Batzorde hori Zuzendaritzako lau batzordekidek osatuko dute eta dagoen diruaz arduratuko da.

Bazkideekiko eta besterekiko elkartearen zorrak ordaindu ondoren, geratzen den elkarte-ondarea, geratzen bada behintzat, honako hauei emango zaie kukturaren inguruan horrelako ekintzetan mugitzen den , irabazteko asmorik gabeko taldeei emango zaie.
XEDAPEN IRAGANKORRA

Eratze-agirian behin-behinekoz izendatuak agertzen diren Zuzendaritza Batzordeko kideek egingo den lehenengo Batzar Orokorraren esanetara jarri beharko dute beren izendapena.

AZKEN XEDAPENA

Estatutu hauek garatzeko asmoz, Batzar Orokorrak barne-araudia onartu ahal izango du. Horrek inolaz ere ez ditu estatutuetako aginduak aldatuko.