2009

Gaur Elgetan aurkezten dugun proiektua Elgetako Udaletik aspalditik garatu gura izan dugun proiektua da. Elgetako Udalak, Intxorta 1937 Kultur Elkartearen laguntza izan du proiektua lantzeko orduan, hauek arduratu dira-eta alor historikoaz zein diseinuaz. Proiektuarekin gura dugu gune historiko bat berreskuratzea, Gerra Zibilak Euskal Herrian izan duen gune garrantzitsuenetako bat: Intxorta ingurua. 1936 eta 1937an Intxorta eta Elgeta euskal frentearen defentsan gune garrantzitsuenetako bat izan zen Intxorta eta Elgeta. Proiektuak duen garrantzi historiko, kultural eta turistikoa kontuan hartuta proiektuaren garapenean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak parte hartzea aurreikusten da. Udala hasita dago bi erakunde hauekin harremanetan.

Intxorta errepublikaren eta Euskal Estatutuaren defendatzaileek erakutsitako mugarik gabeko konpromisoaren erakusle da. Konpromiso hori erakusteko ez zen muga izan Giza eta material baliabide askoz handiagoak zituztenak izatea erasotzaile ezta Alemania eta Italiako faxisten laguntza zuten aurkariak izatea aurrean.
Orduko euskal hedabideetan euskaldunon askatasunen erreferente bilakatu zen Elgeta, estatutuari ere “Elgetako Estatutua” izena emanez. 1936ko urriak 7an osatu zen historiako lehenengo euskal gobernua, Gernikako juntetxea Jose Antonio Agirre lehendakariaren agindupean. Euskal erakundeetan ordezkaritza duten eta errepublikaren zilegitasuna aitortzen duten alderdi guztiek parte hartu zuten bertan. Hain zuzen ere, lehen aipatutako estatutuari Elgetako Estatutua izena jarri zitzaion, urriak 4an Intxortan egindako defentsak ahalbidetu zuen-eta lehenengo euskal gobernua osatzea eta estatutua garatzea. Sei hilabete beranduago, 1937ko apirilak 24an, Elgeta faxisten esku erori zen.

 

Elgetak bi ardatz ditu euskaldunon memoria kolektiboan: alde batetik, ideologia desberdinetako bataloiak osatzen zituzten bolondres gazteek faxismoaren aurrean erakutsi zuten erresistentzia; bestetik, 36ko urrian eta hurrengo hilabeteetan Mola generalaren indar errebeldeak Bizkaira bidean gelditu izana.

IBILBIDE TEMATIKOA INTXORTAREN MAGALEAN

 

Gerra Zibila Euskal Herrian: “Ibilbide tematikoa Intxortaren magalean” proiektuaren garapenak ekarriko du Intxortako lubaki eta gordeleku garrantzitsuenen berreskuratze arkeologikoa. Hau guztia gune natural batean, bisitariek gerrateko leku zehatzak ezagutzeko bidea jarriz, egoki seinalizatuta eta informazio panelen laguntzarekin.

 

Ibilbideak aparkalekua izango du Intxortako Atea eskulturaren ondoan eta bisitarien harreragune finkoa Espaloia Kafe Antzokian. Gune honetan bisitariak maketa, panel eta proiekzioen bitartez Gerra Zibilaren kontestu historikoa ezagutu eta Elgetan emandako gertaeren berri izango du. Proiektuaren baitan gune bat egongo da “Izen guztiak aurpegi guztiak” izena izango duena. Gune honetan gerrak Euskal Herrian utzitako biktimen berri jasoko da.

 

 

apirila-8.jpg

apirila-24-atea.jpg

apirila-24-bata.jpg

apirila-24-dantzari.jpg

apirila-24-hiru.jpg

 

 

AURREKONTUA
Ibilbide tematikoa garatzeko aurrekontuaren diru lerro nagusiak jarraian zehazten ditugu:

LUR SAILAK EROSTEA: 72.266 €

IBILBIDEA: 121.390,76 €
Egokitzapenak………………………………………………………. 29.924,76 €
Lubakiak berreskuratzea……………………………………………. 12.000 €
Seinalizazioa………………………………………….…………….…. 8.250 €
Panelen diseinua…………………………………………………………12.000 €
Panelak (euskarria, fabrikazioa, rotulatzea eta ipintzea……….… 57.266 €
Panelak ipintzeko lurrak gertatzea…………………………………… 1.950 €

HARRERA GUNEA: 68.056,37 €
Egokitze lanak……………………………………………………… 37.056,37 €
Maketa interaktiboa………………………………………..………….. 31.000 €

BISITARIENDAKO ZERBITZUAK: 121.388,95 €
Ibilgailuendako aparkalekua egokitzea.…………………….…… 43.654,97 €
Komuna eta autokarabanendako aparkalekua egokitzea……… 77.733,98 €

GUZTIRA:…………………………………………… 383.122,08 €

EGITARAUA.
Apirilak 19, domeka, 10:00etan: Ibilaldia.
Apirilak 22, 19:30ean, Espaloia Kafe Antzokian: “Gerra Zibila Euskal Herrian: Ibilbide tematikoa Intxortako magalean” proiektuaren aurkezpena.
Apirilak 22, 21:30e “La lengua de las mariposas” filma.
Apirilak 24, barikua, 19:00etan, Intxortako Atean eta Salbadorreko monolitoan: Lore eskaintza.

 


2009 ABRIL, ANDOAIN


2009-04-19

1936ko gerran 22 andoaindar fusilatu zituzten, eta, 2004az geroztik, omenaldia egiten diete. Aurten, Lau Haizetara Gogoan plataforma ere izan da bertan, eta Egiaren Batzordea sortzeko premia nabarmendu du.

 

Fronte Popularra, kontraerasoan

Mikel Peruarena.

Andoain

Bandera anarkistak, komunistak, errepublikarrak eta ikurrinak. Denak batera eta nahasita. Musika banda bat, eta abesbatza, hainbat ideologiatako kantak jotzen eta kantatzen: anarkisten ¡A las barricadas!, komunisten El paso del Ebro, abertzaleen Eusko gudariak. 1936ko gerran fusilatutako 22 andoaindarrak omendu dituzte Oroituz elkarteak eta Lau Haizetara Gogoan plataformak. Bandera horiek guztiak elkarrekin ikusita, ordukoek zer pentsatuko ote zuten galdetu, eta Gotzon Garmendia Oroituz elkarteko kideak ez du zalantzarik egin: «Berriro osatu beharko genuke Fronte Popularra».

2004an hasi ziren Andoaingo fusilatuak omentzen; seigarren ekitaldia izan da aurten. 2006ko maiatzean Goiztiria monumentua inauguratu zuten Alfaro parkean -horma beltz luze bat, parkearen erdian, fusilatutako 22 lagunen izenak idatzita dituena-. Parkera eraman zuten omenaldia, eta, harrezkero, han biltzen dira herritarrak eta fusilatuen senitartekoak. Aurten, 200 bat lagun bildu ziren Alfaro parkean.

Garmendiak berak aurkeztu zuen ekitaldia: «Oraindik ez dago fusilatuen, desagertuen, batailoietara eraman zituztenen, konfiskazioak izan zituztenen… zerrenda ofizialik». Euskal Herriko instituzioek 33 urtean ezer egin ez izana gaitzetsi zuen: «Zergatik ez daude zerrendak eginda? Trantsizio garaian hasi zen hori dena; hitz egin behar zutenek ez zuten hitz egin, eta kondenatu gintuzten ahanzturara».

Fusilatuen senideak

36ko gerran eta frankismoan errepresioa ezagutu zuten pertsonak ez daude, hortaz, aitortuta, Garmendiaren ustez, eta hori «haien herritartasuna ukatzea da». Herritartasuna ukatuta, administrazioek ez dute haiekiko ardurarik, eta hor dago gakoa Garmendiarentzat. «Ahaztu? Nola ahaztuko dugu hau?», galdetu du, omenaldira hurreratu eta lehen lerroan eseritako fusilatuen senideak seinalatuz.

Esaterako, 1930eko hamarkadan Jaendik (Espainia) Andoainera bizitzera etorri zen familia. «Aita hil zioten horko gizon horri», esan du Garmendiak, «eta bakarrik gelditu zen umetan». Gizon harengandik hurbil, Maria Rosario Urretabizkaia eta Maria Jesus Fernandez. Bien aitak fusilatu zituzten 1936ko irailean. Tolosatik Donostiarako tranbiarentzat lan egiten zuten, Andoaingo zentralean, Migel Urretabizkaiak eta Patxi Fernandezek. Urretabizkaiak 31 urte zituen, 36 Fernandezek. Atzo omenaldian ziren haien alabak; Urretabizkaiaren alabak bederatzi egun zituen aita hil ziotenean; Fernandezen alabak, berriz, hiru urte. Zortea izan dutela iruditzen zaie: beren aiten hezurrak jaso eta lurperatu ahal izan dituzte, askok ez bezala.

Ez du ekitaldian huts egiten Pedro Jauregik ere. Bere motordun gurpilean eserita, adi entzun ditu hizlariak: «Gutxiegi hitz egiten da kontu hauetaz». 1922an jaioa da Jauregi, eta gogoan dauka 1931ko Espainiako Errepublika -«Zortzi orduko lan eguna jarri zuten orduan!»-. Zerbait lortzeko borrokatu beharra dagoela uste du: «Borrokatu gabe ez dago ezer; ez lehen, ez orain, eta ezta gero ere».

«40 urteko diktadura eta 33 urteko demokrazia igaro dira egia, justizia eta ordainik gabe», salatu du Juan Ramon Garai Lau Haizetara Gogoan plataformako eta Debagoieneko fusilatuen senideen elkarteko kideak. 1936an oñatiarrek eta andoaindarrek osatu zuten Itxarkundia batailoiaren ibilbidea azaldu die ekitaldian bildu direnei, eta Egiaren Batzordea sortzeko premia nabarmendu du, Garmendiak bezala.

Plataformako 12 taldeek hiru urte behar izan dituzte memoria historikoaren dekalogoa eta taula, eta Egiaren Batzordea sortzeko proposamena adosteko. Orain eskakizun hori zabaltzeari ekin nahi dio plataformak. ANVko gerrako batailoien ordezkari gisa hitz egin du Alberto Muñozek, eta hark ere nabarmendu du batzorde horren beharra: «Isiltasunaren murrua desegiteko egindako edozein ekintza ona da, memoriarik gabeko herria desagertu egiten baita herrien artetik».

mperuarena@berria.info

 

andoain1.jpg

andoain2.jpg

andoain-abeslari.jpg

 

 

 

Itxarkundiako bigarren konpañiako gudari gehienak, Andoaindarrak eta Oñatiarrak izan ziren.

Konpañia hori -Belabieta izena hartu zuena, gogoratzeko mendi horretako zelaietan Nikolas Agirre lehenbiziko gazte andoaindarra hil zela, Nafarroatik zetozen Molaren troparekin lehenbiziko enfrentamenduan-

Abertzaleak, Euzko Langile -Solidarios Vascos, Euzko Alderdi Jeltzalekoak eta gutxi batzuk UGT, ANV eta Jagi Jagikoak ziren.

Orain dela egun gutxi, Regino Biaín, Oñatiar gudariak hauxe kontatzen zigun:

“Konpañia bat formau zan Gernikako Batzokixan eta Berriatuako frentera fan giñan. Gernikara bueltau bihar izan geben eta orduantxe sortu zan batailoi formala, Itxarkundia Batailoia.

Lehenengo irteera Legutio aldera egin geben, buru gañian faxisten egazkiñak zenbiltzen bitartean eta Lizaso komandantea aurretik dugularik, hainbat saio egin gittuan Villarreal hartzeko, lagun asko hil ziren bertan”

Negua pasauta gero, 1937ko martxoaren 31an, Molaren ofentsiba hastearekin batera, poliki , poliki, atzera egin behar zuten, Urkiolako frontean borroka gogorrak izan zituzten eta orduantxe gertatu zan Gernikako Bonbardaketa: “Tremendako bonbardeua zala entzuten geben arratsalde danian, baina ez gekixen nun zan, illunkara orduko jakin geben Gernika txittitu zuela”

Artxandan bizi zituzten borrakarik latzenak: “egun gogorrak benetan, bonbardeua eten barik, makiltxo ba ahoan hartuta gorputzan eskape bat eukitteko, bestela barrua errebentauko xakun…”

Errepublikaren aldekoak Bizkaiko kanpainak iraun zuen 3 hilabetetan artilleria eta abiazio izugarri indar gutxiago izan zuen.

Ekainaren 19an sartu ziren frankistak Bilbon. Emilio Mola jeneralak Bizkaia hiru astetan okupatzea aurreikusten zuen, hiru hilabete kostatu zitzaion, eta bera lehenago hil zen.

 

Gerra galdu zutenek biktimen Egia, Justizia eta erreparazioa ez da inolaz ere gauzatu. Borondate politikoa ez delako egon.

40 urte diktadurapean eta 33 urte gehiago demokrazian, Egiarik gabe, Justiziarik gabe eta Ordainik gabe frankismoaren biktima guztientzat; egoera horrekin bukatu egin behar dugu , Frankismoaren zauriak behingoz itxi egin behar dira.

Ez dugu hobeto ohoratuko eta onetsiko, askatasunaren hazia ereiten saiatzean bizitza eman zuten pertsona haien memoria.

Gora Errepublika!

Gora Euskal Herria!

 

Juan Ramon Garai

 

 

 

 

 

 


2009 Otsaila


 

Frankisten errepresioak Oñatin utzitako ondorioak, erakusketa baten bilduta

Erakusketa Gerra Zibila eta Errepresioa Oñatin: harrera oso ona

 

Intxorta 1937 Kultur Elkartetetik, erakusketa hau antolatzerakoan jarri giñen helburuak maila onean bete dira.

Erakusketa honetatik 1030 pertsona pasatu dira. Batez ere pertsona nagusiak gerra lehenengo pertsonan sufritu zutenak aldebatetik eta bestetik berrogei urtetik gorako pertsonak.

Gazteak oso gutxi, Institutotik bi gela, 30 ikasleekin.

Bertako arduradunak esan digute bertan egon diren erakusketa handienekin konparatzekoa izan dela.

Bi hitzaldietan lehenean 40 pertsona eta 105 bigarrenean egon ziren.

Orain arte gordeta egon den historia, oñatiarren historia XX. mendearen hirugarren hamarkadakoa, 1930–1940ra doana ikusita gero, askok zorionak eman dizkigute:

- Benetan erakusketa ikusgarrixa!
- Izugarrizko lana, eskerrik asko! Denon memoria errekuperatu behar dugu.
- Erakusketa interesgarrixa, bene -benetan! Bertan esauto dot familixiako bat noiz eta non hiltzen.
- Eskerrikasko egin duzuen lanagatik!
- Oñati exagutxeko barrutik!
- Oso polita da!
- Ordua zen!

Beste batzuk balorazioak ere egin dituzte:

- Penagarria da benetan, orduan zigortuak izan zirenen siglen jabe egin direnek. Orain zigortzaileak izatea.
- Zabal daigun Intxortako Atea geroari! Oroimena askatuz, geroak eskertuko digu.
- Justiziarik ezin da egin, baina behintzat egia azaldu nahi izatea eskertzen da.

Poesia ere bai:
Ñiña republicana
sal al balcon,
que si tu no sales
no sale el sol.

Beste helburu bat zen, historia hau osatzen joateko, oñatiarren partadaidetza bultzatzea: 20 pertsona etorri dira erakusketara gugana argazki eta dokumento berriekin, horietatik 18 gerra galdutakoen senideak izan dira, eta 2 gerra irabazleen senideak.

 

Bukatzeko oñatiarren talde bat sortzea beharrezkoa ikusten genuen, lan hau osatzeko, taldea eratu dugu eta lanean diardu, lau oñatiar eta arrasatear batekin, hiru historiadore, periodista bat eta abogatua elkartu gera.

 

Aurrera begira: Gertaera haiek ez errepikatzea da helburua, eta horretarako beharrezkoa da eragin zuen sufrimendua eta mina zenbaterainokoa izan zen jakitea. Pertsona haien ondorengoek gertatu zenaren berri izan behar dute, bere osotasunean.

 

Frankismoaren zauriak behingoz itxi egin behar dira. Hamarkada asko igaro badira ere —40 urte diktadurapean eta 33 urte gehiago demokrazian— frankismoaren biktimen historia jaso gabe dago artean. Eta berandu baino lehen egin beharreko lana da, jada lekuko gutxi geratzen direlako.

 

Oñatiarren bizitza-memoriak batu, transkribatu eta argitalpen baterako idazlana prestatzea batetik eta elkarrizketen ikus-entzunezko grabaketen bilduma bat egitea bestetik da aurretik egin beharko lana. Horretarako behar beharrezkoa oñatiarren parte hartzea. Lortuko dugulakoan, Intxorta 1937 kultur elkartetik mila esker lagundu diguten guztiei.

Julia Monje eta Juan Ramon Garai: 72.561.918- T

 

 

 

 

platea3p.jpg

platea1p.jpg

charla2p.jpg

 

platea4p.jpg

 

 

 

 

inaugurazioa-4.jpg

 

inaugurazioa-3.JPG

 

inaugurazioa-8.JPG

 

bisitariak.jpg

 

Intxorta 1937 Kultur Elkartea.

 

Oñatiko Udalaren laguntzarekin.

 

Erakusketaren izenburua: Gerra Zibila eta errepresioa Oñatin.’Izen Guztiak, Aurpegi Guztiak’
Non: Oñatiko Kultur Etxean
Noiz: Otsailaren 20tik martxoaren 18 arte

 

Intxorta 1937 Kultur Elkartea da Deba ibar osoko pertsonek sortzen dute elkartea, gerra galdu zutenen eta diktadura frankistaren aurka borrokan aritu zirenen memoria eta historia berreskuratzeko interesa duten pertsonak.

Egia, Justizia eta Erreparazioa frankismoaren biktimarekin egiteko, behar beharrezkoa da jakitea zer gertatu zen, bide horretan lantzen ari garen proiektuetako bat da eskualdean frankisten errepresalia izan zuten guztien izenak argitaratzea:

 

Frankisten errepresioa ez zituen ekarri bakarrik heriotza pelotoiak, baita ere: kartzela zigorrak, erbesteratuak, esklabuak lan eremuetan, lanetik botatako langileak, askori gauzak konfiskatu, askori isuna jarri,.. Euskal Herritarrak inongo eskubiderik gabe…. askatasunik ez inon…. gure hizkuntza debekaturik.

 

Oñatin denetik gertatu zen; era batera edo bestera, ehundaka pertsona zigortuak izan ziren. Guzti hau, gure historiaren zati bat da, Diktadura Frankistan eta urte batzuk geroago ere ukatu egin diguten historia.

 

Gipuzkoa osoko biztanleen oinarria hartzen ba dugu Onati izan zen errepresioa portzentajerik haundienakoa jasan zuena:

 

Oñatiko 6662 biztanleegandik: %7a, errepresalia jasan zuten, Gipuzkoako haundienetakoa.

 

Izenak ehundaka bildu ditugu.

 

Gutxienez:

 

-.450 oñatiarrei konfiskatzeko espedienteak ireki zizkieten.63 emakumeak, horietatik 42 herrian gelditutakoak. Gipuzkoako tasa haundiena segurutik.
-.420 oñatiar herritik ihes egin zuten.28 haurrak eta 74 emakumeak,horietatik 19 emakumeei espedientea zabaldu zizkieten.

 

-.222 milizianok, armak hartu zituzten, errepublikaren alde, demokraziaren alde.

 

-.Horietatik, 29 pertsona, gerran hil zituzten.

 

Ezkerrekoak: UGT, Sozialista, Komunista, Errepublikanoak: UHP batailoikoak: 12
Nazionalistak: Itxarkundiakoak: 8
Anarkistak: CNTkoa :1

 

-.Beste 21 oñatiar fusilatuak eta asko desagertuak izan ziren.

 

Ezkerrekoak: 10
Nazionalistak:7
Anarkistak: 1

 

138 oñatiar preso egon ziren.

 

Horietatik, preso zigortuak, 78.
10 oñatiar heriotza zigorra, 5 fusilatuak.
Beste bi oñatiar preso, kartzelan hil ziren.
11 oñatiar, 30 urteko zigorra
27 oñatiar, 12 urte baino gehiagoko zigorra.
Frantziako Gurs kontzentrazio eremuan: 16 oñatiar
Langileen batailoietan 4, baino asko eta gehiago dira.

 

Konfiskatzioak eta multak: 57

 

Javier Zelaia Enparantza alkateari: 75.000 pezeta.
Jose Miguel Gomendio Larrañaga abokatuari: ondasun guztiak: 60.000 mila pezeta.
Danetara 180.175 pezetako isunak.

 

Orduan, langile batek, 3.000 pezeta irabazten zuen urtean.

 

Guzti honen aparte, baita negozio, lantegi, taberna, etxeak…, konfiskatuak izan ziren ere.

 

-.Maixuen depurazioa: 4

 

Orain, gure asmoa da, erakusketa medio dela ta, jendeak parte har dezan. Argazkiaren bidez, aurpegiak jarrriko dizkiegu aipatutako izen askoei. Argazki asko aurkitu ditugu baina onatiarren laguntzarekin, osatzen joatea espero dugu.

 

Erakusketan jarri behar dituguna:

 

10 panel, 2 metroko luzera eta metro bat eta 20 zabalerakoak, dena Oñatiko izen, argazki, txosten, salaketarekin.

 

-.Panela 1: Bigarren Errepublika: 1931-1933: Errepublika garaiko hauteskundeen emaitzak Oñatin.

 

-.Panela 2: Bigarren Errepublika: 1934-1936. 1934eko Oktubrada. 36Ko hauteskundeen emaitzak.

 

-.Panela 3: Gerra Zibila: Gerra hasiera Oñatin. “Comité de Defensa de la República”. 222 Milizianoren edo gudariren zerrenda.

 

-Panela 4: Onati faxisten esku: Fusilatuak, Epaitu gabeko fusilatuak: 21 pertsona.

 

-Panela Bost: Izen Guztiak Aurpegi Guztiak: Gerran hil zituztenak Frankistek epaitutakoak: Atxilotuak: Gurs-eko preso oñatiarrak: Depurazioak, 4 maisu.“Comisión Provincial de Incautación de Bienes”,delakoak Oñatiko 450 pertsonei, expedientea zabaldu zieten, horietatik 63 emakumeak: Isunak, Konfiskazioak: 54 gutxienez izan ziren, 5 emakumeak.

 

-Panela 6: Noiz arte Justiziarik gabe?: Egiaren Batzordearen beharra

 

-Panela 7: Egia, Justizia, Ordaina: Salaketak, txostenak, presoen fitxak.

 

-Panela 8: Karlistak gerra irabazleen galtzaileak:

 

.-Presoak: 35

 

.-Fusilatuak Bilbon: 2

 

-Panela 9: 420 pertsona herritik ihes egindakoen zerrenda. Horietatik 28 haurrak, eta 74 emakume.

 

Panela 10: Konfiskatzeko espedienteak, 450 izen.63 emakumeak.

 

Aparte, jarri behar ditugu ere, orduko banderak, kartelak, periodikoak

 

Maketa bat, eskalan eginda, Elgetako frenteena (2×3 metro)

 

Gerran, parte hartutako modelismo tankeak, egazkiñak…

 

Gerrako materialen aztarnak.

 

Gure asmoa da talde bat bultzatzea, lan honekin eta falta danakin, liburu bat osatzen joateko.

No comments

Comments feed for this article