Erakusketa Oñatin

Intxorta 1937 Kultur Elkartea.

Oñatiko Udalaren laguntzarekin.

Erakusketaren izenburua:  Gerra Zibila eta errepresioa Oñatin.’Izen Guztiak, Aurpegi Guztiak’
Non: Oñatiko Kultur Etxean
Noiz: Otsailaren 20tik martxoaren 18 arte

Intxorta 1937 Kultur Elkartea da Deba ibar osoko pertsonek sortzen dute elkartea, gerra galdu zutenen eta diktadura frankistaren aurka borrokan aritu zirenen memoria eta historia berreskuratzeko interesa duten pertsonak.

Egia, Justizia eta Erreparazioa frankismoaren biktimarekin egiteko, behar beharrezkoa da jakitea zer gertatu zen, bide horretan lantzen ari garen proiektuetako bat da eskualdean frankisten  errepresalia izan zuten guztien izenak argitaratzea:

Frankisten errepresioa ez zituen ekarri bakarrik heriotza pelotoiak, baita ere: kartzela zigorrak, erbesteratuak, esklabuak lan eremuetan, lanetik botatako langileak, askori gauzak konfiskatu, askori isuna jarri,.. Euskal Herritarrak inongo eskubiderik gabe…. askatasunik ez inon…. gure hizkuntza  debekaturik.

Oñatin denetik gertatu zen; era batera edo bestera, ehundaka pertsona zigortuak izan ziren.  Guzti hau, gure historiaren zati bat da, Diktadura Frankistan eta urte batzuk geroago ere ukatu egin diguten historia.

Gipuzkoa osoko biztanleen oinarria hartzen ba dugu Onati izan zen errepresioa portzentajerik haundienakoa jasan zuena:

Oñatiko 6662 biztanleegandik: %7a, errepresalia jasan zuten, Gipuzkoako haundienetakoa.

Izenak ehundaka bildu ditugu.

Gutxienez:

-.450 oñatiarrei konfiskatzeko espedienteak ireki zizkieten.63 emakumeak, horietatik 42 herrian gelditutakoak. Gipuzkoako tasa haundiena segurutik.
-.420 oñatiar herritik ihes egin zuten.28 haurrak eta 74 emakumeak,horietatik 19 emakumeei espedientea zabaldu zizkieten.

-.222 milizianok, armak hartu zituzten, errepublikaren alde, demokraziaren alde.

-.Horietatik,  29 pertsona, gerran hil zituzten.

Ezkerrekoak: UGT, Sozialista, Komunista, Errepublikanoak: UHP batailoikoak: 12
Nazionalistak: Itxarkundiakoak: 8
Anarkistak: CNTkoa :1

-.Beste 21 oñatiar fusilatuak eta asko desagertuak izan ziren.

Ezkerrekoak: 10
Nazionalistak:7
Anarkistak: 1

138 oñatiar preso egon ziren.

Horietatik, preso zigortuak, 78.
10 oñatiar heriotza zigorra, 5 fusilatuak.
Beste bi oñatiar preso, kartzelan hil ziren.
11 oñatiar, 30 urteko zigorra
27 oñatiar, 12 urte baino gehiagoko zigorra.
Frantziako Gurs kontzentrazio eremuan: 16 oñatiar
Langileen batailoietan 4, baino asko eta gehiago dira.

Konfiskatzioak eta multak: 57

Javier Zelaia Enparantza alkateari: 75.000 pezeta.
Jose Miguel Gomendio Larrañaga abokatuari: ondasun guztiak: 60.000 mila pezeta.
Danetara 180.175 pezetako isunak.

Orduan, langile batek, 3.000 pezeta irabazten zuen urtean.

Guzti honen aparte, baita negozio, lantegi, taberna, etxeak…, konfiskatuak izan ziren ere.

-.Maixuen depurazioa: 4

Orain, gure asmoa da, erakusketa medio dela ta, jendeak parte har dezan. Argazkiaren bidez, aurpegiak jarrriko dizkiegu aipatutako izen askoei. Argazki asko aurkitu ditugu baina onatiarren laguntzarekin, osatzen joatea espero dugu.

Erakusketan jarri behar dituguna:

10 panel, 2 metroko luzera eta metro bat eta 20 zabalerakoak, dena Oñatiko izen, argazki, txosten, salaketarekin.

-.Panela 1: Bigarren Errepublika: 1931-1933: Errepublika garaiko hauteskundeen emaitzak Oñatin.

-.Panela 2: Bigarren Errepublika: 1934-1936. 1934eko Oktubrada. 36Ko hauteskundeen emaitzak.

-.Panela 3: Gerra Zibila: Gerra hasiera Oñatin. “Comité de Defensa de la República”. 222 Milizianoren edo gudariren zerrenda.

-Panela 4: Onati faxisten esku: Fusilatuak, Epaitu gabeko fusilatuak: 21 pertsona.

-Panela Bost: Izen Guztiak Aurpegi Guztiak: Gerran hil zituztenak Frankistek epaitutakoak: Atxilotuak:  Gurs-eko preso oñatiarrak:  Depurazioak, 4 maisu.“Comisión Provincial de Incautación de Bienes”,delakoak Oñatiko 450 pertsonei, expedientea zabaldu zieten, horietatik 63 emakumeak: Isunak, Konfiskazioak: 54 gutxienez izan ziren, 5 emakumeak.

-Panela 6: Noiz arte Justiziarik gabe?: Egiaren Batzordearen beharra

-Panela 7: Egia, Justizia, Ordaina: Salaketak, txostenak, presoen fitxak.

-Panela 8: Karlistak gerra irabazleen galtzaileak:

.-Presoak: 35

.-Fusilatuak Bilbon: 2

-Panela 9: 420 pertsona herritik ihes egindakoen zerrenda. Horietatik 28 haurrak, eta 74 emakume.

Panela 10: Konfiskatzeko  espedienteak,  450 izen.63 emakumeak.

Aparte, jarri behar ditugu ere, orduko banderak, kartelak, periodikoak

Maketa bat, eskalan eginda, Elgetako frenteena (2×3 metro)

Gerran, parte hartutako modelismo tankeak, egazkiñak…

Gerrako materialen aztarnak.

Gure asmoa da talde bat bultzatzea, lan honekin eta falta danakin, liburu bat osatzen joateko.

No comments

Comments feed for this article