2006 Maiatza.
“Debagoieneko fusilatuen senitarteko eta lagunen batzordea-k” antolatuko du erakusketa honako izenburuaz: “Izen guztiak, aurpegi denak”.
Honetan, eta 2003an baino materiale eta datu askoz gehiagorekin, hasieratik antolatzen da erakusketa era ibiltarian: argazkiak, aktak, deklarazioak…Debagoiena osoa zeharkatuko dutelarik.
Beste zenbaitzutan legez, Josuren Murgizu arduratuko da diseinu zein maketazio lanetaz.
2006 Ekaina
Gerra Frankistaren 70 urte beterik, Debagaraiko fusilatuen senitartekoei egin zitzaien omenaldia. Arrasate izango zelarik omenaldiaren ardatz. Non partehartzaile ezberdinek: Udaletxe, lagun, bertsolari, koral edo musika taldeek egin zieten, desagertu eta senideei nork bere moduko omena.
2006 Uztaila.Elgeta
IKE dugu “La barbarie franquista en Elgeta” izenburupean azalduko den erakusketaren egile. Bertan, herritarrek -frankistek sartzean- jasandako trataera, hondakin eta asasinatzeak salatuz. Argazkiak, dokumentu eta hilobiratzeen xehetasunak, -Arantzadik eginak-, osatuz erakusketa.
2006 Urriaroa. Donostia-Arrasate; Xunti Amilibia: “Diario de la Nostalgia”-ren aurkezpena
Lan kide ditugun Juan Ramon Garai eta Julia Monjek, Txilera atzerriratuko Xunti Amilibia donostiarraren “Diario de la nostalgia” liburu autobiografikoa aurkezten dute. Garai hartako lekukotza interesgarria izanik, eta beste alde Juan Ramon eta Juliak egina zuten “Diario…-ren” hitzaurrea zein hura Euskalerrian editatzeko jestioak, beraz merezi zuen Donostian aurkeztu ondoren, Arrasaten ere egitea.
Juan Ramon Garaik -Zelestino Uriarte arrasatearraren biografia lantzen zebilela- Xunti aurkitu zuen Txilen, han bizi dena Gerra ezkeroztik atzerriratu ondoren. Zelestinoren laguna izanik, -Xuntik berekin zeukan garai hartan idatzitako eguneroko bat. Hura bisitatzean eta “Diario de la Nostalgia”-ren kalitateaz ohartzean, animatu zuten hura argitaratzen saiatzera. Bertan, orduko bizierak –oso estilo bizi eta gozoan- azaltzen ditu, garaiko ohiturak…
Amilibiatarrak bestetik, lagungarriak dira garaiko politika Euskadin, zein mugimendu militarrak -militar familiakoak ziran- argitzeko.
Geroago Garaik, Donostiako udalari helaraziko dio bere ezin egona: Idatzi horiek ahaztuak izan ez daitezen, bai literatur balioagatik zein balio historikoagatik.
Donostiako Udalaren laguntzagaz, -liburuaren edizioaren zati bat ordainduz- 2006-ko Urrian ikusiko du argia liburuak, hainbeste urte itzalpean pasa ondoren. Xuntik, bere 89 urterekin hain gogoko eta jaioterri duen Donostiara itzultzeko aukera izango du, omenaldi beroa jasotzeko eta bere liburu gozoaren lehen edizioa aurkezteko, azaleratze ardura Txalaparta editorialak hartuko duelarik bere gain.
2006Urriaroa. Arrasate
IKE-ren “Amets Gorrien Taupadak” eta Rafael Zeziagaren “Mensajes en una botella”: bi erakusketa alboan…biok ere Gerrak lotuak
IKEko partaide diren Juan Ramon Garai, Julia Monje eta Jose Ramon Intxauspek, Arrasateko Monterron Kulturetxean, 34-ko iraultzaren inguruko protagonista -Arrasatek ere izan zuen “Oktubrada”-, eta gertakizunei buruzko ekintzen artean, Erakusketa antolatzen dute. Bertan, “Amets Gorrien Taupadak” izenburupean, Arrasateko Urriako Iraultzaren -saiakera- azalduko da: Argazkiak, garaiko lekukotzak, prentsa oharrak…
Erakusketa honek, beste bat daramalarik alboan: artistikoa; Rafael Zeziaga arrasatearraren “Mensajes en una botella”. Arrasateko txoko esanguratsuak boteila ezberdinetan-. Rafael, Rikardo Zeziagaren semea da. Eta Rikardo, Xunti eta Zelestino garaikideak izateaz at, lagun eta miliziakide izan ziren. Gerra eta gero, atzerriratu zen Argentinara.
Josuren Murgizu arduratuko da berreskuratze eta digitalizazioaz, bai dokumentu zein irudiena; hala nola bere diseinu eta maketazioaz. IKE-ren ekimen honek, Juan Ramonek hurrengo hilean aurkeztuko duen “Celestino Uriarte, klandestinitatea eta erresistentzia komunista” liburuaren aurrerapen gisara jokatuz.
2006 Azaroa. Arrasate; “Celestino Uriarte, klandestinitatea eta erresistentzia komunista”. Aurkezpena
Juan Ramon Garaik, “Celestino Uriarte, klandestinitatea eta erresistentzia komunista” izenburupean argitaratzen du -euskaraz-, 34-ko Iraultzaren lider garrantzitsua izan zen arrasatear honen biografia. Gerra frankista eta gerra ondoko erresistentzian ere paper garrantzitsua izan zuelarik: bai komunista, sozialista zein abertzaleen artean, denek estimatzen zuten!
Zelestino, garai hartako gazte antifrankisten adore nekaezinaren isla argia dugu. 1934-ko Oktubradan zein Gerra Frankistan milizianoen buruzagi, makien buruzagi klandestinitatean. Horretaz gain, pertsonaia berez, mitotik oso gertu azalduko zaigu: hain da aberatsa eta zabala haren biografia!…Irakurleari, pasarte batzutan nobela poliziar on bat irakurtzen dagoela iruditzeko lain.
Gure lankide Larraitz Altunak lagunduko dio maketazioan zein ikerkuntza lanetan, edizioaz berriz, Txalaparta arduratuko da.
