2004. Iraila
Lyon-en (Frantzia) bat-batekoan hiltzen zaigu lagun eta lankide nekaezin genuen Alberto Etxeberria Uribesalgo. Beharra genuenan, han agertuko zen bere irripar alaitsua kamioneta ertain haren gainean; hainbatetan gure logistikaren ardatz bihurtzen zelarik. Herrikoia eta lanari emana, bere ontasuna gainezka, urteetan oroituko dugu: zure lan eskerga duzu emaririk oparoena…Ez zaitugu ahaztuko, Alberto.
