2003


2003 Otsaila-Maiatza


Intxauspe eta Etxeberria atxabaltarrak, Juan Ramon Garai arrasatearrak eta Murgizu bergararrek hala adostu ondoren, Deba Garaiko Afusilaturikoen senitarte eta lagunekin elkartzen dira. Hortik abiatuko da projektu berri bat, Oroimen Historikoa berreskuratze asmoz: Frankismoan hildako eta desagertuei onarpen eta onespenezko omenaldia egitea.
Omenaldia ospatuz, Oroitarria altxatuko zaie Arrasaten, Gerrak ibarran hildako guzien izenen ilada luzeez -inguruko Udaletxe guzien partaidetzagaz-. Horrekin batera, omenaldi beroa eskeiniko zaie milizianoei, bertsoz, kantuz zein bazkariagaz.
Bestetik, erakusketa ibiltaria hortik dabil –garaiko dokumentu eta argazki zein mapak erakutsiaz- ibarran zehar. “Hazia erein zenutenoi” izenburu pean bideo baten prestaketan dabiltz –gerrako galtzaileen senitarteko eta lagunen lekukotzaz- “Debagoieneko fusilatuen senitarteko eta lagunen batzorde”-koak. Zauri zahar hori sendatu eta memorian sendotuko dutelakoan.

 


2003 Ekaina


Arrasaten, Juan Ramon Garaik “Arrasate 1936, belaunaldi etena” liburuaren bigarren edizioa aurkeztuko du, -birmoldatu eta zuzendua zein handitua-. Honetan bakarrik, lehen ediziotik hona, datu berri gehiago bildu dituelako, elkarrizketa berriak. Josuren Murgizu lagun duela azalaren diseinuan, maketazio eta irudien erabilera digitalean. IKEko partaideen arteko harremana gero eta hestuagoa da.
Liburua berez islada bihurtua zen gai hau lantzen dutenendako –bai 34koak zein Gerrakoak- eta agorturik zegoen. Gaurkotu beharra ere ba zuen: lehenengotik honera, orduan ez geneuzkan datu eta artxibo berriak agertu diralako. Berriztatua azaltzea beharrezkoa zen.

 

 

 

 

 

 

 


2003 Ekaina