2002 Urria-Azaroa
Arrasateko “Besaide” Espeleologia taldeko kideek Juan Ramon Garairi, Bedoñan aurkitutako –eta gerrakoak diruditen- errestoen berri ematen diote. Bedoña inguruko sima baten. Gerrako errestoak dirala baieztatzeko, Arantzadiko taldeak Pako Etxeberria izango du buruan: arakatze eta ikerketa forensearen arduran.
IKE-ko partaideak bestetik, aztarna berrien bilaketan jardungo dute Eskoriatza, Antzuola, Bergara zein Elgetan.
Dirudienez, Euskal Gudarosteak 37an han jasandako kalapitaren ondorio, -Antzuategi Basterrekoa baserria Defentsa-lerroan zegoen eta han agertuko da Joxe Bixente Garairen gorpua.
Juan Ramonek oraindo ez daki hildakoa senitarteko duenik, Arenaza –bigarren abizenak- argituko dio den-dena, geroago izango da bainan.
Joxe Bixenteren semea tarteko -Bittor Garai- lotuko du ari soltea. Honakoxea Bittorrek dioena: “nere aita zein iada errendituta zeuden beste zazpi gudari irtetera joan ziran, halere etsaiek bertan tirokatu zituzten eta bertan utzi hildakoen gorputzak, bonbaketak utzitako -eta baserria inguratzen zuten- kraterretan barreiaturik, hondakinen artean, beren gauza eta ezaugarriekin, kraterretako harri tartaeetan…”. Bestetik zerbaiterako balio izan digu hainbeste erresto uzteak, kata lanak erreztu dizkigu, Bai IKE zein Arantzadikoei. Ez delarik lehen aldia bi taldeok Elkarlanean gabiltzana, gehienetan Gerra dela medio.
