2000


2000. Urtean zehar

Aurten betetzen ziralako Ikurriña legeztaturik 25 urteak, Aretxabaletako Udalak hari buruzko erakusketa antolatzea erabakitzen du. Antolaketa zein argazki eta materiale bilketa Intxauspe eta Etxeberriaren esku geldituko da. Beronen izen burua: “Ikurriña legeztatu zeneko 25 urteurrena”.
Beste alde Bergarako Udalak, hemen argazkigintzaren aurreratzaile izan zen Eustakio Agirreoleari buruzko liburua argitaratzea artatzen du. Hor aurkituko ditugu ostera Murgizu anaiek, bai liburuaren edizio lanetan zein diseinuan laguntzen, erakusketan berriz, muntaia eta digitalizazioa izango dituzte beren eremuak. Bergarar ospetsuaren erakusketaren izena: “Eustaquio Aguirreolea, pintore eta argazkilaria 1867-1952”.

 

 

 

 

 


2000. Abendua

Ostera deituko ditu Murgizu anaiek Bergarako udalak beste erakusketa baterako: “Marcial Aguirre, 1840-1900”, bergarar eskultore ospetsuaren biografia lantzeko. Probintzian zehar barreiaturik zeuden haren lanak ikerturik, haren bizi eta lanei buruzko liburuki bat argitaratzen dutelarik, haren lan eta idatziei buruzko erakusketa antolatzeaz gain.

 

 

 

 

 

 

 

 




2000