1998. MAIATZA
Bergarako “Ondo Bihurtuk”, Bergaran, Gerra Frankistari buruzko erakusketa antolatzen du. Antolaturiko hamabostaldia motz geratzen zaie antolatzaileei: 7.000 ikusle baino gehiago. Izan ere, egun arte ezagutu den erakustaldirik jendetsuena Bergaran.
Urte terdiko ikerkuntza lana dago atzetik: Euskal Herrian, estatuan zein atzerrian. Ondo Bihurtuk Amaia Labaienen laguntzagaz, gaiari buruzko hiru filme dokumental projektatzen ditu. Proiekzioak lagunduko duten hitzaldiak, Juantxo Madariaga Historia katedradunak emango dituelarik, zalantzak argituz.
Dagoeneko, Ondo Bihurtukoek Octubre Taldeko kide Juan Ramon Garairekin -aurreko erakusketarako zenbait materiale utzia diena- harremanetan jarriak dira. Erakusketan agertuko dira Jesus Gutierrez eibartar historialaria eta Alberto Etxeberria zein Jose Ramon Intxauspe aretxabaletarrak: azken biok interes berezia agertzen dutelarik, behin Bergarakoa amaituta, erakusketa Aretxabaletan aurkezteko.
Konturatu gabe, sortuz doa gerora Intxorta 1937 kultur elkartea izango dena: Deba Behe eta Garaiko harremanak gero eta hestuagoak dira. Hor dihardute Murgizu anaiek erakusketaren ikerkuntza eta antolakuntzan, zenbait informazio -dokumentala zein fotografikoa- baliagarria lortuz; gaur egun, materiale guzti hori IKEren (Intxorta Kultur Elkartea) artxiboan dagoelarik.
1998. EKAINA
“Aretxabaleta Gerra Zibilean” izenburuaz, Intxauspe eta Etxeberriak -Ondo Bihurturen laguntzarekin-, Bergaran aurretik erakutsitakoa oinarritzat hartuz, Aretxabaletan azaltzen dute, bertakoturik noski.
