“Anglo Vasco-Navarro Trena, 30 Urte Tren barik” lelopean gure lagun eta lankide nekaezin Alberto Etxebarria Uribesalgok -iada hilik- eta Jose Ramon Intxausperen laguntzagaz, -egun, Intxorta 1937 Kultur Elkarteko partaide-. Aretxabaletan garai modernoaren garraiobide nagusi eta industrialtzearen adierazle argia: Trena, bai jendea zein zamari multzoak garraia zitzakeenari buruzko erakusketa antolatuko dute.
Hasieran kapital ingelesez eraikia, “Vasco-Navarro”-k, oraindik mantentzen ditu lehengo zenbait trenbide sail bidetzat erabiliak, Arrasateko estazioan ostera, INEM-ek dauzka bulegoak. Eta dirudienez, ahal litzateke haren zenbait zati erabiltzea Diputazio zein Eusko Jaurlaritzak, bertatik asmotan duten tranbia pasa arazteko, naiz eta kontrako asko dituen: bai baserritar zein hiritar, ekologista…
199.APIRILA
Bergararrak, Ondo Bihurtu taldea sortzekotan, Intxortara abiada bat antolatzen dute UHP eta Loiola batailoietako hainbat gudarirekin, lekua ezagutaraztera. Bestalde, Josuren eta Mikel Murgizuk hor dihardute jo eta ke: gertakizun hartako materiale eta argazki, plano zein gutunen bilaketan. Liburuki duin bat argitaratzekotan, kontutan harturik, oraindik badaudela bizirik gerra bizi izan zutenak.Elgetatik abiatzen gara eta iada bertatik hasten zaizkigu 80 urte inguruko Gudariek, ia Intxortaraino…Bakoitzak han bizi izan zuena konta nahian, UHPkoen -Union de Hermanos Proletarios- kasuan jasan zuten erasoaldien ondorenak adierazten dizkigute: bai 36ko eremuan zein 37koan. Bukatzeko, omenaldi-bazkaria ospatuko diegu Gudariei Kanpatzarren.
Omenaldia izango zen Bergarako “Ondo Bihurtu”-ren abiada puntua, gainerakoentzat bizigarri gertatu zelarik, lanean jarduteko arrazoi bat gehiago. Urtebete geroago erakustaldia ikusgai egongo delarik.
.
1997. MAIATZA

“Alkateak eta Politikoak Bergaran, 1877-1987, Argazki Erakusketa” izenpean, agertuko dute azken 120 urteetako Bergarako agintari politikoak. Mikel eta Josuren Murgizuk- eta Udalaren laguntzagaz, urte horietako plenoetako argazki, mapa eta Akta zein datuak biltzeaz arduratuko dira, zein erakusketaren diseinu eta antolaketaz, Pleno-aretoan azalduko dena.
