PILAR GARCIANDIA ANCIN 1919an jaio zen Tolosan.
Gazte Sozialistetan afiliatuta, atxilotua eta faltsuki salatua izan zen. 12 urte eta egun bateko espetxe zigorra ezarri zioten. 17 urte besterik ez zituela, Tolosa eta Ondarretako kartzelak eta San José babes-etxea ezagutu zituen. 1940an, bere kausaren berrikuspenaren ondoren, behin-behineko askatasuna eman zioten.