Miren Elisabete De Uribe Zubia 1935ean jaio zen Bilbon.
1937an, berak bi urte zituela, aita fusilatu zuten. Ama, alargun, eta bosgarren seme-alaba sabelean zuela, estraperloan hasi behar izan zuen bizi ahal izateko. Frankismoaren errepresioaren eta injustiziaren biktima sentitzen da.