MARY ZAGALA DE CARRANZA 1913an jaio zen Tolosan.

Manuel de Irujoren bulegoan aritu zen lanean Eusko Jaurlaritzak Katalunian zuen egoitzan. Erbestean egon zen, Frantzian lehenengo eta Venezuelan ondoren. Emakume Abertzale Batzako kidea izan zen. Caracasen Euskal Zentroa bultzatu zuen eta senarrarekin, Carranzarekin batera aritu zen han. Senarra Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria zen erbestean.