MARIA LUISA URRA LASKIBAR 1939an jaio zen Andoainen.
Kolpe Militar faxistak ama, aita eta anaiaren bizitzak jota utzi ondoren jaio zen. Euskara zen bere hizkuntza eta euskaraz hitz egitea debekatu zioten eskolan zein kalean. Sección Femenina zelakoak eta Espiritu Nazionalerako Formakuntzak Falangearen balioak ezarri zizkioten. Frankismoaren biktimatzat du bere burua.