MARIA DOLORES FERNÁNDEZ VERGARA 1932an jaio zen Azkoinen.

4 urterekin umezurtz geratu zen. Ama, Asunción, Lodosan fusilatu zituzten hiru emakumeetako bat. Amamarekin hazi zen eta honek erakutsi zion burua tente bizi behar zuela. Bere familiaren sufrimenduak ez du inor gorrotatzera eraman. Bere historia kontatzen duen aurreneko aldia da.