MARIA DOLORES ANASAGASTI ERNANI 1928an jaio zen Bilbon.
Habana itsasontzian Frantziara ebakuatu zituzten umeen espedizioan hartu zuen parte. Bertan egonaldi labur bat pasa ondoren, Belgikara eraman zuten eta han bizi izan zen hiru urtez bere harrera-familiarekin. Aberriratu zutenetik beti mantendu izan dute lotura afektiboa.