LORE ALBIZU IRIGOIEN 1931n jaio zen Zumaian.

5 urte zituen ama eta bi anaia gazteenekin batera Zumaiatik alde egin behar izan zuenean. Agintari frankistek ehunka emakume gipuzkoar kanporatu zituzten. Rufina, bere ama, hauetariko bat izan zen. Bilbo eta Gernikako bonbardaketen lekuko zuzena. Ribadesellan itsasontziratu zen Frantziara ihes egiteko.