• Irailaren 26an 86 urte beteko dira tropa frankistak Arrasaten sartu zirenetik.Ekitaldiari hasiera emateko, lore eskaintza egingo da 18:30ean
  • Arizmendarrieta plazan dagoen monolitoan, eta ondoren, 19:00etan, liburu horren aurkezpena Etxaluzen.

Datorren irailaren 26an 86 urte beteko dira tropa frankistak Arrasaten sartu zirela. Arrasaten kolpe militarraren aurka agertu ziren pertsonak, gizonezkoak zein emakumezkoak edo haurrak, giza eskubideen urraketak jasan zituzten eta, nola edo hala, milaka pertsona zigortu zituzten.

Egun horretan bi ekitaldi egingo dira Arrasateko Udalak eta Intxorta 1937 elkarteak antolatuta:

  • Lore eskaintza. 18:30ean Arizmendarrieta plazan dagoen monolitoan.
  • ‘Memoria partekatu baterantz. Arrasate 1936-1956, Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa’ liburuaren bigarren argitalpenaren aurkezpena. 19:00etan Etxaluzen.

Testigantza gehiagorekin liburuaren 2. edizioa

2017ko irailean, Arrasateko Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek osatutako Memoriaren eta Bizikidetzaren Mahaiak Intxorta 1937 Elkarteari agindu zion 1936-1956 aldian udalerrian gertatutakoari buruzko memoria bat egiteko: ‘Memoria partekatu baterantz. Arrasate 1936-1956, Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa’.

Intxorta 1937 Elkarteak hainbat hamarkadatan egindako lanak, ikerketak eta bestelako argitalpenak hartzen ditu oinarri liburu honek. Abiapuntu historikoa diktadura eta Primo de Riveraren Monarkia erori eta Errepublika ezarri zen garaia da.

Udalerriaren historia berreskuratzeko eta gertatutakoa ezagutarazteko asmoz, bigarren urrats bat eman da: liburuaren bigarren edizio bat egin da, herritar askoren testigantza berriekin osatua. Liburua modu digitalean irakur daiteke www.arrasate.eus eta www.intxorta.org webguneetan eta irailaren 26an formatu fisikoan eskuratu ahal izango dira.

Ekitaldia interesdun guztientzat zabalik dago.