Winnipeg ontziaren 85 urteurrena
Gogora Institutuaren (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua) eta Intxorta 1937kultur elkartearen prentsa oharra, Winnipeg ontzia Valparaisora (Txile) iritsi zeneko 85. urteurreneko Euskal Ekimenari buruzkoa
Aurten irailaren 3an betetzen dira 85 urte Winnipeg ontzian 2500 pertsona Txilera heldu zirela Frankismoarengandik ihesi, horien artean 250 euskaldun. Gure elkarteak, Intxorta1937 kultur elkarteak, “2000 del Winnipeg. Diario de a bordo “, Josu Chueca Intxustak idatzia argitaratu genuen 2021ean. Bere dibulgazioak lankidetza estura eraman gintuen 1939an Txilera iritsi ziren euskal eta kataluniar bidaiarien ondorengoekin. Hasiera-hasieratik sortu zen “Euskal ekimena Winnipeg itsasontzia Valparaisora iritsi zeneko 85. urteurrenean” izeneko proiektu berri baten ideia, eta gaur egun bi proiektu handitan gauzatu da:
Bat: “Los 2000 del Winnipeg” itsasontziko egunkarietako artxiboko dokumentuetan oinarritutako 26 artelan olioz eta teknika mistoz ERAKUSKETA, euskal bidaiari baten biloba den Cecilia Zabaleta Latorre artista bisualaren eskutik.
Erakusketak jarriko dira abuztuaren 26tik irailaren 7ra Valparaisoko Udal Arte Galerian eta 2025eko irailaren 12tik urtarrilaren 20ra, Txileko Santiago Unibertsitateko Etxe Nagusian.
Jarduera honek Gogora Institutuaren (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua), Txileko Euskal Ordezkaritzaren eta Txileko Espainiako Enbaxadaren laguntza du
Bi: Liburuaren bigarren edizioaren Aurkezpena Txilen,
Txilen eta Estatu Espainiarrean egindako ikerketa lanari esker, liburu berriak 64 orrialde gehiago ditu, bidaiarien 500 argazki baino gehiago (80 euskaldunenak) eta bidaiarien 1900 jatorriak baino gehiago ditu, besteak beste. Sady Arenas Uriartek, Jaime Uriarte Cestonaren bilobak batez ere Txileko artxiboetan egindako lanari esker. Jaime Ferrer Mirrek idatzi digu bigarren edizio honetarako sarrera. Egunkari hauen ibilbideari buruzko ekarpen berriak, familia batzuen erbestealdi bikoitza -bi diktaduratatik ihesi, Francorena lehenengo eta Pinochetena- dira herrialdeko hainbat lekutan aurkeztuko diren berrikuntzetako batzuk.
Iñigo Arregi Elorza, Euskal Ekarpenerako egin duen lamina.