Notizia originala Mondraberrin click egin

Aitor Etxarte Berezibar gogoan, ibilaldiak tartean azaldu du Errekaldetarrek Biteri Eskolan ikasi, Union Cerrajeran lan egin eta gizartea eraldatzeko borrokatu zutela. Sindikatuetan eta 1934ko Urriko Iraultzan jardun zuten, baita Bigarren Errepublikaren alde. “Herrien eta personen alde bizia eman zuten, eta beste batzuk erbestera joan behar ziren”.

Hildakoen plaka 1939ko uztailaren 25ean, San Joan jaiekin kointzidituz, omenaldia egin zitzaien borrokalari frankista ohiei. Eta pareta honetan plaka bat jarri zen “Jainkoagatik eta Espainiagatik” hil ziren 24 erreketeen eta 23 soldaduen izenekin. Guztiek ez zuten ideal hori, batzuk abertzaleak edo errepublikazaleak ziren, alistatzera behartu zituztenak. Plaka hori Euskadi ta Askatasuna erakundeak hautsi zuen, 1966an bitan. Bigarren aldian Juan Jose Etxabe ‘Haundixe’ eta Jon Imanol Ozaeta ‘Gautxo’ puskatu zuten. Plakaren azpiko loreak kentzeagatik Jose Luis Iñarra Parrokoari 25.000 pezetako isuna jarri zioten. Gero plaka kendu zuten.