2016ko otsailan Lolari eta Angelitari elkarrizketatu genien Gurugu elkarteko kideak diren Amelia eta Benitoren laguntzari esker. Lehenek eman zuten testigantzak hunkitu ginduen, bixen amak, Amada Morentín eta Asunción Vergara, erailak eta kunetetan lurperatuak izan ziren 1936an Lodosako inguruetan. Egindako lanarekin itzultzea hitz eman genuen. Pasa den ostiralean, hilak 6, Lodosako kultur etxean Emeek Emana erakusketa inauguratu dugu, Nafarroan lehenengo aldiz izanez.
Ez dugu hitzik eman diguzuen berotasuna adierazteko. Mila esker behin eta berriz Lolari eta Angelitari, zuen ezbeharrak alde batera utziz gurekin egoteagatik, duzuen duintasuna harrigarria dalako; Josefinari eta Arantzazuri, biak erakusketaren protagonistak ere, Lodosaraino hurbiltzeagatik; Benitori eta Ameliari, berriro paregabeko anfitrioiak izan baitzarete; Pacori zuen abestiengatik; Neniqueseri, Ainhoari, Anari, Mikeleri eta bertan lagundu gaituzuenei. Harro gaude, zuen malkoek, txaloek eta eskertzeko hitzek haundi egiten dute proiektu hau. Eskerrik asko bihotz-bihotzez.
Argazki galeria: