Intxorta 1937 Kultur Elkartea interbentzioa

by Juan Ramon Garai

http://www.intxorta.org/wp-content/uploads/2020/09/WhatsApp-Audio-2020-09-20-at-09.18.30.mp4

Atzo goizean bideokonferetzia bat izan genuen estatu guztiko 30 talde memorialistak (Euskal Herritik, Intxorta 1937 kultur elkartearen izenean Juan Ramon Garai, eta “Asociacion de Familiares de Fusilados de Navarra”tik Eneko Arteta), gobernuko Carmen Calvo, lehendakariordearekin, Fernando Martínez (Secretario de Estado de la Memoria Democrática delakoa), eta Diego Blazquez (Director General de la Secretaria de Estado delakoa).

Carmen Calvok aurkeztu zuen Memoria Demokratikoaren aurreproiektuaren ildoak eta jarraian talde memorialistak hartu genuen parte.

Nahiz eta oso berandu izan frankismoaren errepresioa jasan zuten pertsona askorentzat, aurreproiektu honetan egiten duten proposamena aurrera pauso bat haundia da gai batzuetan:

Sententzien indargabetzea (Baliorik gabe deklaratzen dira erabat gerrako eta diktadurako kondena eta zigor guztiak).

Desagertutako pertsonen bilaketa.

Ikurrak kentzea.

Frankismoaren apologia egiten duten fundazioen desagertzea.

Nobleen tituluak bertan behera uztea.

Hezkuntzan barneratzea…

Baina baita ere gure ustez Justiziaren arloan da aurrera pausoa ez doiena azken muturreraino, hau da, Frankismoaren kriminalak epaituak eta kondenatuak izan arte. Annistiaren legea bere horretan jarraitzen duelako.