Liburu honek jasotzen du gizarteak Gasteizko emakumeekin duen zor historikoetako bat. 1976ko martxoaren 3ko zoritxarreko gertaera haiek lehenengo pertsonan bizi zuten hogei emakumeren historiak azaltzen dira bertan. Protagonistak sarraskiaren eta honen ondorioen lekuko zuzenak izateaz gain, gertakari latz hauen aurreko hilabeteetan izan ziren greba eta protestetan parte aktiboa izan zuten. Baita ere, hauek gertatu ondorengo inpunitatearen kontrako borrokan.