AGURTZANE JUANENA ALUSTIZA 1956an jaio zen Legazpin.

Poliziak atxilotu zuen 1975ean, 18 urte zituenean. Torturatik ihes egiteko, Gobernu Zibileko leiho batetik bota zuen bere burua. Ondorio fisikoak zein barruko oinazeak handiak izan ziren. “Esan gabe neukana” (Elkar, 2003) idatzitako liburuan, isiltasuna apurtuz, bere testigantza eman zuen. Biktima guztiak aitortzearen aldeko borrokan jarraitzen du gaur egun.